Liburutegi Publikoen aldeko kanpaina

29.10.12
Udal Liburutegia

Ermuak bat egin du Liburutegi Publikoaren aldeko kanpaina orokorrarekin. Urriaren 24an, Liburutegiaren Eguneko programaren baitan eta hori aitzaki hartuta aurreko astean liburutegiko zerbitzuen erabiltzaile guztiei zerbitzu publiko horrekiko konpromiso grafikoa adierazten duen txapa eta hiru orriko bana oparitu zitzaien. Agirian liburutegi publikoak maitatzeko dauden hamabi arrazoi nagusi biltzen dira, eginen duten lanagatik eta horrek gizarteari eransten dioen balioagatik.

Erabiltzaileek atseginez jaso zituzten kanpainako materialak, bai txapa baita hiru-orrikoa ere. Eransten dugun argazki sorta horren lekuko da.

Horrez gain, liburutegi publikoak maitatzeko ditugun hamabi arrazoi nagusiak jasotzen dituen kartela uzten dizuegu, pdf formatuan.

Asteazkenean ere bai, hasiera eman zitzaion “Liburutegiak topaleku –kanpainari Kanpaina honen helburua herri desberdinak ezagutzera ematea da, aurtengoan aukeratutako herria Kuba delarik. Maileguz hartu daitezkeen liburu, musika eta pelikulak, irakurketa gida eta ekimen desberdinak (irakurketa kluba, bideo-foruma eta janari tipikoen dastatzea) direla medio Kuba eta bere kultura ezagutzera emateko kanpainari hasiera emango zaio. Ekintza guztiak azaroan eta abenduan burutuko dira Ermuan bizi diren kubatarren laguntzaz.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat