Berrikuntza teknologikoa herritarren fabore eta zerbitzura

30.10.12
Erakundea

Atzotik hasita bi astez - urriaren 29 eta azaroaren 16 bitartean – Euskadi Kalitate eta Bikaintasunaren Europako astea gauzatuko da, zeina hasieratik Euskalit erakundeak koordinatzen duen eta aurten bete hogeitahirugarren edizioa beteko duen. Aurten"1994. urteaz geroztik kudeaketa aurreratua bultzatuz lehiakortasunerako giltzarri bezala" leloa jarri zaio. Sektore guztietako 58 erakundek 50 ekitaldi antolatuko dituzte Euskadin, hauetan kudeaketa praktikarik onenak partekatuko direlarik, Kalitatea, Berrikuntza, EGEa, eta azken batean, Bikaintasuna, Lehiakortasun faktore gisa duen garrantziari buruz gizartea sentikortzeko.

Ermuko Udala kide denez gero, aste horietan gauzatuko den programako ekitaldi bat antolatuko eta egoitz izango. Izan ere, azaroaren 9ko ostiral goizean, Jardunaldi bat hartuko baitu Izarra Centre Eraikinean, 9etatik eguerdiko ordu 1era bitartean. Jardunaldiak duen izenburua berrikuntza teknologikoa herritarren fabore eta zerbitzura da. Ekitaldia Toki administrazioetako langile eta politikarientzat pentsatuta dago. Giz horretan zehar Ermuan zuntz optikoko udal sare neutroa udalerriko etxebizitza guztietara eraman eta hedatzeko duen proiektua aurkeztuko du. Testuingurua zein izan den eta bere arrazoiak, helburuak, emandako urratsak eta espero duena azalduko du.

Aurreikusitako programa ondorengoa da:

  • 9:00etatik-9:30etara: Ongietorria; akreditazioak eta kafea.
  • 9:30etatik-9:50etara: Jardunaldia irekitzea: “Proiektu honen aldeko apustu eta mamia zertan datza", entzuteko aukera izanen dugu herriko Udalaren ordezkari baten ahotsean.
  • 9:50-10:15"FTTH sarea zabaltzearen arlo tekniko eta materialak: teknologia, obra zibila,...", Nextiraone enpresaren ordezkari batek kontatuta.
  • 10:15etatik-11:00etara: "FTTH sarearen bitartez eman daitezkeen zerbitzuak: aukerak eta esperientziak", Safeview enpresaren testigantza.
  • 11:00etatik-11:30etara: "Proiektuaren finantziazioa, bideragarritasuna eta errentagarritasuna", Ermuko Udalaren teknikari baten azalapena.
  • 11:30etatik-12:00etara:Kafea hartzeko etenaldia
  • 12:00etatik-12:20etara: Bertaratutakoen arteko solasaldia eta galderak proposatu eta biltzea.
  • 12:20etatik-13:00etara: Hizlariekin solasaldia eta ondorioak ateratzea.
  • 13:00etatik-13:15etara: Jardunaldiari amaiera emango dio Ermuko Udalaren ordezkari batek.

Lotutako albisteak

Imagen
04.12.25
2026rako aurrekontuaren zirriborroak 27,1 milioi euro aurreikusten ditu

Gobernu taldeak proposamena gaur aurkeztu du, iazkoa baino %5,11 handiagoa
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu