Makineriarekin lan egin eta horiek mantentzeko ikastaroak bereak egin du

30.10.12
Ekonomi Sustapena

Makineriarekin lan egin eta horiek mantentzeko Ermuko Makineria Eskolak eman duen trebakuntza-enplegu ikastaroa bere amaierara iritsi da. Ikastaro hori, herriko udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietarako eta Industria, Berrikuntza Merkataritza eta Turismo Sailen diru-laguntza jaso du eta, baita Europako Fondo Sozialarena ere.

Meatzaritza alorrean erabiliko diren makinekin lan egiten eta horiek mantentzen ikasteko ikastaro hau lehen aldiz eta estreinakoz eman da, Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak zehaztutako ibilbideari jarraiki.

Eusko Jaurlaritzak duen kualifikazio-katalogo modularrean jasotakoaz gain, Meatzaritzako Segurtasun ikastaro honen barne ondorengo bi atalak irakatsi eta landu dira:

  • Aterakuntzako kanpoko jardueretan aritzeko lanpostuetarako prebentzio-prestakuntza. Abio-,karga-eta bide-makinen operadorea: pala kargatzailea eta hondeamakina hidraulikoa.
  • Aterakuntzako kanpoko jardueretan aritzeko lanpostuetarako prebentzio-prestakuntza. Garraiko makinen operadorea: kamioia eta iraulkia.
  • Ingurumeneko modulua

Gaur Meatzaritzako Gidariaren gidabaimena ateratzeko probak egingo dira. Bi espezialitate aztertuko pala kargatzailea eta hondeamakina hidraulikoa eta horietan azterketa teorikoa eta simulatzailea erabiliko dira. Meatzaritzako teknikariak azterketan egongo dira, lekuko izateko.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik