Bertso jaialdiak hasiera emango dio aurtengo San Martin kulturalari

30.10.12
Euskara

Ermua Antzokian bertso jaialdi ikusgarria izango da ostiral gauean. Jarduera erakargarri hori Udal Kultura Sailak antolatu du ‘Euskal Birusa’ elkarte euskaltzalearekin elkarlanean. Ekitaldiak hasiera emango dio aurtengo San Martin Kulturalaren edizioari, zeina azaro osoan zehar garatuko den. Egitaraua Benito Lertxundi kantariaren emanaldiak itxiko du. Ikuskizuna Antzokian egingo da gaueko hamarrak eta laurdenetan hasita. Sarrerak 10 euro balio dute eta jada salgai daude Lobianon, BBKren orotariko kutxazainetan eta erakundearen webgunean eta 94 4310 310 telefono zenbakian.

Bertso jaialdian punta-puntako bertsolariak izango dira gure artean: Sustrai Kolina, Uxue Alberdi,Igor Elortza, Maialen Lujanbio, Angel Mari Peñagarikano eta Beñat Ugartetxea. Seikote honek punta puntako Bertso Jaialdia eskainiko dute gaueko 22:15etatik aurrera. Ikusmen handiko bertso jaialdia izango da, bertsolarien kalitateaz gain bertsolarien gaztetasuna ere nabarmena delako. Beraz, bertso saio bizia eta freskoa espero da. Gai jartzaile moduan Josu Goikoetxea arituko da. Giro beroa neguko gau hotzetan!

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko