Ordenantzak aurrikusten den KPIaren azpitik igoko 2013an, orohar eta bataz beste %2,7

31.10.12
Erakundea

Udal tasak, zergak eta prezio publikoak bataz beste %2,7 igoko dira datorren 2013an. Horrela erabaki du aste honetan Udalbatzarrak hiru alderdien aldeko botoekin, beste biren abstentzioarekin eta kontrako talderik izan gabe. Alde bozkatu zuen PSE-EE-PSOE (6) , PP (4) eta Ezker Anitza-IU (1). Ordenantzak aldatzeko proposamenaren aurrean abstenitu egin ziren Bildu (2) eta EAJ (2). Onarpena behin-behinekoa da eta erabakia BAOean argitaratzen den biharamunetik jendaurrera jarriko da hogeita hamar lanegunez, jendeak ezagutu eta erreklamazio, alegazio edo iradokizunak aurkez ditzan. Horrelakorik aurkeztu ezean, erabakia behin-betikotzat joko da eta Ordenantzaren testu osoa eta hitzez-hitzezkoa Bizkaiko Buletinean argitaratu beharko da, indarrean sartu ahal izateko.

Gobernuan dauden alderdiak %2,7a igotzearen aldeko jarrera defendatu zuten, aurtengo aurreikusten den KPIaren azpitikoa, abuztuan %3,1 dagoela jakinda eta azaroa eta abaenduak oraindik gorago egin dezakeenaren susmoaz. PSE-EE-PSOEko Felix Prol bozemailearen esanetan “33 Ordenantza ditugu eta horietatik 19ren kasuan orohar igoeraren bataz bestekoa %2,7 izango da, gainerako 14ak dauden horretan geratuko direlarik”. Prolen esanetan, ez da ahantzi behar, portzentaje horretan BEZaren igoeran izan duen eragina. Horren adibide, Uraren ordenantzaren kasuan, %2,7ko igoerak metro kubiko bakoitzeko 0,02 zentimo suposatuko du. %2,7ko igoera horretan, %55 igoera da eta beste %45a BEZ igo izanaren ondorioz datorkigularik. BEZ da biltzen dugun gauza bakarra, hartu eta ondoren entregatzeko. Udal Kirol Erakundeak (UKEk) BEZak kirolean izan duen %13ko igoera gain hartuko eta ez die erabiltzaileei aplikatuko. Antzokiari dagokionean, zinearen sarrerak berdin geratuko igoerarik gabe, aretoak alokatzea, antzerki edo ikuskizunen emanaldiak altxatuz. Portzentaje bera igoko da Pintura eta zeramika eskolako ordainagiria, langabetu, gazte edo jubilatuen kasuetan salbu.

Ura, zaborra eta estolderiaren erreziboa bataz beste %1,89 igoko da, Debabarrena Mankomunitateko kide izan eta bertan hartutako erabakien ondorioz.

Partido Popularra ordenantza igotzeko proposamenarekin ados agertu zen. Lecumberri bozemalearen esanetan gaia sen ona aplikatzean besterik ez datza, laguntza gehien behar dutenez kezkatu behar garelako, zerbitzuak eman edo ditugunak, behintzat, mantentzeko eta diru-sarrera batzuk izan behar ditugularik, hori guztia egin ahal izateko.

Ezker Anitza-IU taldea ere gobernu taldeak proposatuutakoarekin bat agertu zen. Caballerok adierazi zuenez, bere alderdia “ administrazio indartsuak izatearen aldeko da, herritarren giza-eskubide eta aukera-berdintasunak bermatzeko. Eta horretarako, baliabideak behar ditu, horiek eraginkortasunez erabili eta gizarte aldaketa ahalbidetu eta politika aktiboak aurrera eraman izateko”. Urte arteko %2,7ko tasa onargarritzat jo zuen.

Bildu eta EAJ taldeek abstenitu egin ziren, hitz egiteko txandari uko egin eta duten ikuspuntuari buruz azalpen gehiagorik eman gabe.

Jarraian audioko artxiboa uzten dizuegu entzun edo behera ekartzeko, non gaiari buruz talde politiko bakoitzak izandako jarrera eta esandako hitzak jasotzen diren. Audioak bilkurako grabaziotik atera ditugu eta literalak dira.

Lotutako albisteak

Imagen
21.05.25
drOp proiektuari buruz hausnartzeko eta emaitzak aurkezteko ekitaldia

Ostiralean Izarra Centren, 9: 30etatik 14:00etara gauzatuko den jardunaldian
Imagen
21.05.25
Gu guztion lana da Ermua jasangarriago egitea

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan
Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena