Merkatu plaza zabalik jarraituko du, eraikina birmoldatzeko proiektua ezbaian egonda ere

31.10.12
Erakundea

Merkatu plaza birmoldatu eta berritzeko lau proiektu ditu Ermuko Udalbatzarrak. Instalakuntza ixteko eta egungo jarduera bertan behera uzteko inolako asmorik izan gabe. Udalak azpiegituran sinesten segitzen du eta horretan inbertitzeko eta eraberritzeko bere konpromisoa mantentzen, egun gizartean ditugun erabilerei egokituaz, hurrengo urteei begira herriari balioa eranten jarrai dezan azken hogeita bost urte luzetan egin ohi duen bezalaxe.

Horiek dira Udalbatzarrak astelehen iluntzean eginiko azken bilkuran eta EAJ udal taldeak eginiko galderari erantzunez alkateak emandako azalpen eta erantzunaren lerro nagusiak. EAJ taldeko bozemaileak eskari-galderen atalean, Merkatu plazaren egoerari buruz hiru gauza galdetu zituen, Informazio Batzordean azpiegituraren birmoldaketa eta proiektuez sei hilabete iragan ondoren. Jol Gisasolak merkatua eta horren egoera hizpide izanik hiru gauza galdetu dituen: zein aukeratu den birmoldatze-proiektu gisa; zein den proiektuarekiko egungo errentariek duten jarrera eta, azkenik, merkatarien eta udalaren artean akordiorik adostu ezean zein erabaki hartuko den.

Alkatearen erantzuna ondorengoa izan zen: Lau proiektu daudela, IKEI aholkularitzak aurkeztutako hiruak eta laugarrena, bigarren solairutik lehenengora jaistea proposatu duten eta produktu freskoak saltzen dituzten hainbat merkatarien egindakoa. Azken horiek, birmoldaketa eta konponbide partziala proposatzen zuten, azpiegituraren gehiena bere horretan utzi eta eraikinaren gainerakoa aprobetxatu gabe uztea planteatuz. Proposamenaren atzean sei merkatari zeuden eta, gobernu taldearen ustez birmoldaketa proiektuak babes eta inplikazio sendoagoa behar zuen, birmoldaketa baliozkoa eta beharretara egokituriko izan zedin hainbat urtetan. Nolanahi ere, plaza erakargarriago eta egungo behar eta erabileretara egokitzeko proiektua ez atzera ez aurrera gelditu da, “proiektuaren inguruan ziurgabetasun ekonomikoa dagoelako eta hori bultzatzeko interesa gutxitu egin delako, beste arrazoi eta inguru abar askoren artean”.

Alderdiek mantendutako bileren arabera, “birmoldatze proiekturik interesgarriena milio bat euro eta berrehun eta berrogeita hamar mila euro kostatzen zuena da. Kostu horretatik udalak milioi ipiniko zuelarik –zenbatekoaren %80- eta gainerako 250.000 euroak interesatutako merkatariek beraiek –kostuaren %20- hain zuzen ere.

Egungo egoerari dagokionez, “proposamenak aurkeztu eta ezagutu, hobiek ebaluatu eta bakoitzari zegokiona zenbatekotu ondoren, baietz edo ezetza emateko denbora tarte bat egon da, hasieran birmoldaketa egitearen alde prest zeuden errentarien kopurua jaitsiz eta gutxituz oso”.

Azkenik, adostasunik lortu ezean eta proiektua gauzatzen ez baden atalari zegokionez, Totorikak ondokoa gehitu zuen “erabakia hemen gaudenak, organo honetako kide garenak erabakiko dugu erabaki beharrekoa. Beti egindakoaren legez, eztabaidatuko dugu, aurrekontua edukiko, lan ildo ezberdinak edukiko eta zer erabakitzen dugun ikusi beharko. Ermuarrentzat duen erabilgarritasunaren eta egoera ekonomikoaren pentzutan egongo da eta bi urteren bueltan erbaki beharko dugu”.

Jarraian audioko artxiboa uzten dizuegu entzun edo behera ekartzeko, non EAJ taldeak egindako galderei eta Alkateak emandako erantzuna jasotzen diren. Audioak bilkurako grabaziotik atera ditugu eta hitzez-hitzezkoak dira.

Lotutako albisteak

Imagen
21.05.25
drOp proiektuari buruz hausnartzeko eta emaitzak aurkezteko ekitaldia

Ostiralean Izarra Centren, 9: 30etatik 14:00etara gauzatuko den jardunaldian
Imagen
21.05.25
Gu guztion lana da Ermua jasangarriago egitea

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan
Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena