Gabonetako ekintzetarako izen-ematea zabalik!

05.11.12
Euskara

Gure herriko umeek opor garaian euskaraz egin eta praktikatzeko asmoz, Ermuko Udalak, aurtengo Gabonetan ere, Lehen Hezkuntzako lehen mailatik seigarrenera bitartean aritzen diren ikasleentzako Euskarazko Aisialdiko ekintzak garatuko ditu, abenduaren 26, 27 eta 28an eta urtarrilaren 2, 3 eta 4an, hain zuzen. Egun hauetarako Antxitxiketan Begirale taldeak prestatutako egitarauan batzen denez, jolasak, txangoak, tailerrak eta azken eguneko jaialdia izango dira umeen gozagarri.

Edizio berri honetan eskainiko den plaza kopurua 165koa da, 55 plaza multzoko. Plaza kopurua nahiko ez balitz, zozketa egin eta behin betiko zerrendak eta itxaron zerrenda osatuko lirateke. Aurre-matrikulazioa Abiapuntuko bulegoetan, Konbetukoa 3ean, jasoko da azaroaren 16ra arte eta interesatuak 8:30etik 14:30era arteko ordutegian hurbil daitezkeelarik. Aurreko edizioetan parte hartu duten umeen gurasoek, berriz, telefonoz edo posta elektronikoz egiteko aukera dute, 943 179147 telefonora deituz edota euskara@udalermua.nethelbide elektronikora mezu bat idatziz.

Behin betiko zerrendak osatu ondoren Udal Web gunean argitaratuko dira eta esleipendunak bost eguneko epea izango du beharrezko dokumentazio guztia aurkezteko, matrikula egiteko eta jarduera hau burutzearren dagokion 50 eurotako tasa ordaintzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko