Aurreikusitako KPIaren azpitiko portzentajea aplikatuz eguneratuko ditu prezioak UKEk

05.11.12
Kirolak

UKEk eskaintzen dituen zerbitzuen prezioak %2,7 igoko dira 2013an. Igoerak eragina izango du abonuetan, ikastaroetan, erretserbetan eta, oro har, gainerako zerbitzuetan. Hori horrela, tarifen eguneratzeak aurtengo aurreikusitako Kontsumoko Prezioen Indizearen (KPIaren) azpitiko portzentajea aplikatuz egingo da, irailean indizea %3,5ean baitzegoen.

Halaber, Balio Erantsitako Zergak (BEZak) jasan berri duen igoera hori gain hartzea erabaki du UKEk, erabiltzaileen lepo utzi gabe. Erabiltzaileontzat igoera hori %3ko da, baina Kirol Zerbitzuak betetzen dituen enpresarentzat, zerga %8tik %21era pasa denez, %13 hori ere ez zaigularik zamatuko. Hori horrela, kirolari eta zaleok ez dugu gobernuak erabaki eta ezarri digun igoera hori zamatu eta aurre egin beharko, krisialdi ekonomikoaren aurrean eta familiek bizitzen ari garen larritasunen aurrean horren eragina osorik gain hartzea ebatzi duelako udal kirol erakundeak.

2013ko tasen inguruko xehetasunak eta aspektu azpimarragarriak

  • Instalazioen erretserba:
    • Datorren urterako prest izango ditugun padeleko pisten prezioak erabaki eta ezarri dira.
    • Betiondon pista estaliaren erdia alokatu ahal izango da, eskubaloi txikiko partiden beharrei erantzun ahal izateko.
  • Ikastaro, kanpaina eta jarduerak:
    • Oinarrizko tarifa duten ikastaroen artean hilean behin eta ordu erdi irauten duena aurreikusi da, horrentzat prezioa ezarri delarik.
    • Igeriketari dagokionez, ikastaroak hilekoak izatera pasako dira, ikastaroen izenburua, zikloak eta aldizkotasunak egokitu egingo direlarik. Halaber, asteburuetan astean behineko ikastaroak egingo direlarik.
  • Txapelketa eta lehiaketak
    • Helduen igerilekua kirol lehiaketetan erabili alokatzeko prezioa ezabatu egiten da, egungo sakonerarekin homologazioz at geratzen da eta ezinezkoa delako horrelakorik jokatzea.
    • Tasen baitan, kirol pista estaliak eta atletismokoak eskola kirol finalak, federatuen arteko txapelketak jokatzeko, goi mailako kirolarienak edo kontzentrazioak egun erdiz edo egun batez inoiz alokatzeko tasa berri ezarri da.
  • Hobariak dituzten urteko abonuentzako baremo ekonomikoa
    • Bazkide karnetaren prezioan %50eko hobaria izateko, pertsonen diru-sarreren taula edo baremoak %2,7 igoko dira.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
‘Mugiment Pausu Erronka!’ hastear

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra
Imagen
06.05.25
Kirolari gazteen artean adikzioak prebenitzeko formakuntza saioak

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin
Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke