Esku pilotako jaialdiak, San Martin egun arratsalderako aukera borobiltzen du
Ermua Innova ekimenera bildutakoek pilota jaialdia antolatu dute larunbat arratsalderako, San Martin azokaren egun handirako. Jaialdia pilotari profesional ohiak eta amateurrak diren kirolariekin erakustaldiak antolatzen duen ‘Global pilota’ enpresarekin adostu da. Jaialdian Durangaldeako eta Deba barreneko kirolari ezagunek hartuko dute parte. Kartelak bi partida ezberdin uztartu eta iragartzen ditu. Lehenengoa buruz burukoa da eta horretan Perosanz berriztarra Rober Uriarte abadinarraren kontra arituko da, nor baino nor. Bigarrena edo arratsaldeko partida nagusia, eskuz binakako neurketa izango da. Horretan Mikel Goñi (Oronoz) eta Aldape (Mallabia) bikoteak aurre egingo diote Imanol Agirre (Artea) eta Jon Bengoetxea (Eibar) osatutakoari. Pilota jaialdia Aritzmendi udal pilotalekuan jokatuko da, arratsaldeko 6etatik aurrera. Sarrera orokorrak 10 euro balio dute adinez nagusi direnentzat, 8 urtera artekokoek doan sartu ahal izango direlarik.
Esan bezala, pilota jaialdia berreskuratzen da San Martin egunean, egun berezi eta herrikoi horretako jarduera eskaintza borobiltzera datorrena. Aukera ezin hobea zaletu eta bazkalondoan eta larraindantza hasi artean zerbait ezberdina egin nahi duten guztientzat. Ekimenaren laguntzaile dira Ermuko ostalaritzako hainbat kideak. Pilota jaialdia Aritzmendi udal pilotalekuan jokatuko da, arratsaldeko 6etatik aurrera. Sarrera orokorrak 10 euro balio dute adinez nagusi direnentzat, 8 urtera artekoek doan. Sarrerak jada salgai daude ondorengo lekuetan: Ermuko Titanik, Sorgin eta Txalaparta tabernan. Eta Mallabiaren kasuan, herriko tabernan.
Jaialdiaren ondoren Mikel Gonik sinatutako elastikoa eta pilota zozketatuko dira bertaratutako guztien artean.
Jaialdia erronka handia da Ermua Innova taldearentzat: ikusleak vagaos ondo aterako zai. Ikusle gutxi izan ezean jaialdiaren kostua gain hartuko baitute
Ermua Innova taldea zazpi lagunek osatzen dute. Taldea Mondragon Unibertsitatearekin elkarlanean antolatutako BEINN programaren baitan ikastaro bat aginen ari da. LEINN izeneko Lidergo Ekintzaile eta Berrikuntza graduaren kasuan bezala, BEINN prestakuntzak, Finlandiako esperientzietan oinarrituta dago eta talde lana, eginez ikastea eta talde kooperatiben sorrera uztartzen eta proposatzen duena.
Egitarauak 9 hilabeteko iraupena du, martxoan hasi zen eta Izarra Centre eraikinean dago kokatuta. Egun zazpi ikaslek parte hartzen dute, adin eta prestakuntza ezberdinekoak guztiak. Programa horren barne ekintzailetzari zuzendutako berariazko trebakuntza tailerrak gauzatzen ari dira: esaterako, marketing, negozio ereduen garapena eta pitching, Design Thinking, finantzak, aplikazio informatikoak, sare sozialak eta abar.
Lotutako albisteak

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte

Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera