Talentu ugari gazteen artean! 31 proposamen YUZZ Adimen teknologikoko proiektura

07.11.12
Ekonomi Sustapena

YUZZ adimen teknologiko lehiaketan parte hartzeko epea itxi da. Lehiaketara aurkezteko 31 proposamen jaso dugu Toki Garapeneko Alorrean. Gazte batzuk Ermukoak dira eta beste batzuk inguruko hainbat herritakoak. Azaroaren azken astean ezagutuko dugu Yuzz lehiaketan parte hartuko dutenak. Durangaldekoak, Deba barrenako eta Deba Goieneko eskualdekoak dira, baina batez ere ermuarrak dira aurkeztu diren gazteak.

Datorren astean hasiko gara lanak hautatze prozesuarekin. Gazte bakoitzarekin elkarrizketa egingo da, “YUZZ ADN” deritzoguna duten ala ez jakin asmoz. Epaimahaiaren oniritzia lortu beharko dute. Epaimahaiak erabakiko du zeintzuk diren abentura bizigarri honetan sartzea merezi duten gazteak. Gazte bakoitzak frogatu beharko du ideia ona izan eta hori gauzatzeko gogoa eta motibazioa baduela, Izarra Centrek proposamena garatzeko aukera emango dioelarik. Aurreko YUZZ edizioetan parte hartu dutenen arabera, programan sartzea berez saria da. Esperientzia oso aberasgarria baita, beste gazte batzuekin lan egin eta gauza ugari egiteko gogoa partekatzen baitute, eta espresuki, etorkizuneko enpresa berriak bihurtuko diren ideiak.

Programa honetan parte hartzeak abantaila ugari du

Profesional adituen sare baten sartu ahal izatea: Panoramio, Google, Bubook, Intel, Emprendedores, Tuenti, Indra edo Adigital, besteak beste, Profesional adituak Izarra Centreko YUZZ programan egongo dira informazioa eta heziketa eskainiko diete gazte horiei. Gazteen eta enpresa munduaren artean harreman sareak sortzeko oso garrantzitsuak dira aditu eta esperientziadunak edukitzea. Yuzz proiektu bakoitzak esperientziadun ekintzaile baten laguntza izango du eta programa osoan zehar horien tutoretza izango dute. Ermuko Udalak Izarra Centreren teknologi hazitegian Co-working eta biltzeko guneak lagako dizkie gazteoi proiektuak garatzeko. Ekonomi Sustapen Arloak ere, enpresa-prestakuntza osagarria eskaintzen du. Workshops eta Inbertsio-foroetan parte hartzeko emanez baita ere. San Franciscora joateko aukera eta enpresa sortzeko hasieran 30.000 euro irabaztea interesgarria izanik ere, Yuzz programan parte hartzea benetako saria dela ezin dugu ahaztu. Yuzz elkarlanerako gunea da, ametsak egia bihurtzen lagundu dezakeena, gazteek jarriko duten ilusioa abiapuntu hartuta.

Ermuko gazteak talentu handikoak dira!

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena