Emakumea+ezgaitasuna= diskriminazioa

07.11.12
Gizartea

Herriko Bidari Elkarteak emakumea izan eta ezgaitasunen bat izateak suposatzen dituen ondorioen gaineko hausnarketa egingo du. Ostiral arratsalderako foro edo topagunea deitu du, ondorengo lemapean “Emakumea eta ezgaitasuna. Diskriminazio bikoitza”. Bilera Lobianon egingo da arratsaldeko zazpi eta erdietatik aurrera. Sarrera doakoa da. Bidarik herritarroi ezgaitasunen bat duten ermuarrek izaten dituzten zailtasunen berri emango du Bidarik. Hori horrela, ezgaitasunak dituzten emakumeen inguruko aurreiritziez, osasunari edo sexu harremanei buruz hitz egingo dute.

Hizlariak izango dira Fekoor entitatean Berdintasunaz arduratzen den Izaskun Jimenez eta Osasun eta Gizarte-Ongizate alorreko arduradun den zinegotzi eta alkateorde, Fernando Lecumberrik. Aurkezpen lanaz, elkarteko presidente, Amalia Martinez arduratuko da.

Bidari da Ermuko minusbaliatu fisikoak biltzen dituen elkartea. Hori 1994. urtean eratu zen eta harrez geroztik lanean dihardu kideek gizarteratu eta horretan eroso senti daitezen, mugei aurre eginez. Horretarako, informazioa ematen eta lan-munduratzea lortzearen alde ahalegintzen dira. Horrez gain, bazkideei izapideak egiteko laguntza ematen diete, esaterako ibilgailua erosteko minusbaliotasunaren ziurtagiria lortzen, eta abar… Bidari elkartea une honetan oro har pertsonen erabateko garapena lortzeko ahaleginetan buru-belarri segitzen du eta, baita ere, bazkideen artean kirola sustatzeko lanetan.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu