Ez dira oraindik bukatu Orbe plaza birmoldatzeko lanak

08.11.12
Erakundea

Udal Hirigintza alorreko eta Bulego Teknikoko zinegotzi esku-ordeak jakinarazi duenez Orbe Kardinalaren plaza birmoldatzeko lanak ez dira oraindik bukatu”. Felix Prolek adierazi duenez plaza “egokitu egin dugu asteburuko San martin azoka eroso eta bere osotasunean egin dadila ahalbidetzeko”. Horrek erantsi du, “ez du esan nahi obra bukatua dagoenik, ez udalak ontzat eman ez eta osorik ordaindu duenik”.

Arduradunaren esanetan “obrak eten eta geldiune bat egin dugu azoka txukun bati leku egiteko eta antolatzaileei eman genien hitza betetzeko. Nolanahi ere, oraindik hainbat lan egiteke daude, besteak beste, pilotalekuko tartea asfaltatzea, baldosetan hainbat erremate egitea, eta ura gelditu eta putzuak egiten diren lekuak egokitzea eta behin-betiko hiri-altzariak jartzea: paper ontzi eta jarleku berrian, eta hautsontziak ipintzea”. Prolek erantsi duenez, Construcciones y Proyectos Pagolar S.Ma horren guztiaren berri du eta jakitun da, proiektua behar bezala burutzearen alde eta erabat prest egonik”.

Hori horrela, lanak atzeratu besterik ez dira egin, asteburuko azoka egin ahal izateko eta ondoren aurrera jarraitzeko asmoz. Izan ere, astelehenean bertan bueltatuko dira langileak egiteke dauden zereginei heldu eta horiekin jarraitzeko bukatu bitartean. Etena egin behar izan da, gaur goizean bertan BBK erakundearen etxolak muntatu baititu espresuki bidalitako enpresa bateko langile taldeak. Eta udal lantaldeak aldi berean taloak egingo diren txosna muntatu duelarik.

Obra Merkataritza indartzeko Plan Bereziaren (PERCO delakoaren) baitan txertatzen da

Orbe Kardinala plazaren inguruko merkataritza ardatza birmoldatzeko lan eta berritze proiektuari arrapala bat egitea gehituko zaio Felix Izagirre zeharbidearekin lortzeko mugikortasun arazoak edo minusbaliatu direnek edo/eta jaioberri edo haurren gurditxoekin doazen pertsonen pasabidea errazteko. Izagirre zeharbidetik plazara igotzeko zeuden eskaileren erdiak ezabatu egin dira, mugikortasun edo zailtasun dituzten pertsonentzat suposatzen duen oztopo arkitektonikoa ezabatuz. Hobekuntza hori udal Bulego Teknikoak proposatu zuen, hirigunean irisgarritasuna sustatzeko araudia ezartzen duen 68/2000 Dekretuak ezarritakoarekin bat etorriz. Hobekuntza hori, bat dator Zeharbidea, frontoia edo Goienkalera igotzen duen arrapala mekanikora iristea erratea proposatzen duen udalaren Irisgarritasun Planarekin.

Proposatutako hobekuntza arrapala bat egitea da, plazarekin bat egiten zuen eta antzinako Patxi Taberna zenaren eraikinean egindakoaren antzerakoa. Patxi zenaren eraikinean bi eskailera igotzea ekiditen da eta Izagirre Zeharbidearen kasuan egun dauden eskailerak 7-8 dira. Hobekuntza dela-eta, eskailera horien ezkerreko zatia –Bolintxo okindegia zegoen lokalarena eta Txikuri moduan erabiltzen dena- ere egokitu egingo da baita ere, erosketa, edo haurren gurditxoak igo eta jaisteko dagoen zati irristagarria kendu egingo delarik, eskaileren altuera jaitsiz erosoago egiteko eta baranda jarriko erosotasuna eta segurtasuna areagotzeko. Eta erosotasun eta segurtasuna areagotze aldera, baranda edo eskudela ere jarriz.

Lotutako albisteak

Imagen
21.05.25
drOp proiektuari buruz hausnartzeko eta emaitzak aurkezteko ekitaldia

Ostiralean Izarra Centren, 9: 30etatik 14:00etara gauzatuko den jardunaldian
Imagen
21.05.25
Gu guztion lana da Ermua jasangarriago egitea

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan
Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena