2.0 negozioa izateko interesik bai?
Krisialdi garaian da negozio txikiek beren zerbitzu eta kalitatea hobetu behar duten unea, lehiatzaileez berezitu, bezero gehiagori iritsi eta horiek bereganatzeko. Lan horretan teknologia berriak laguntza handia suposatzen dute, erabilerrazak eta gehienak doakoak direlako eta, nahitaezkoak direlako, negozioa interneten egokiro kokatzeko, salmentak igotzeko eta establezimenduaren barneko kudeaketa errazteko, horren bidez, besteak beste, denbora eta kostuak murriztuz.
Lehenengo urratsa mesfidantza alde batera uztea da, tresna hauek gure eguneroko zereginean txertatuz, horretan denbora larregi eman gabe. Adibidez, gure negozioa mapa birtualean kokatzea bezero izan daitezkeenak sarean aurkitu gaitzaten; Facebooken bidez bertan eskaintzak eta hobariak iragartzea, QR kodeak prestatzea eta horiek automatikoki gure webgunea islatzea, eta abar.
Eusko Jaurlaritzak SPRIren bidez sustatutako ekimena, gure udalaren laguntzarekin
Horrelako tresnak ezartzen eta erabiltzen ikasi ahal izango dute autonomo eta negozio txikietakoek azaroaren 13an eta 20an Ermuan egingo den taldeko lan-saioan, zeina Izarra enpresa ekimen eta trebakuntza zentroan egingo den. Saio hori ‘IKT Konponbideen ezarpena EAEko mikroETEetan’ izena duen ekimenaren barne dago, Eusko Jaurlaritzako Industri, Berrikuntza eta Turismo Sailak bultzatzen duena orain urte bete. Horretan SPRI dabil, enpresa ehunari laguntzeko sailak duen sozietate publikoen multzoaren bidez.
Programa hau autonomoak izan edo hamar langile baino gutxiago duten eta edozein sektoreko mikroETEentzako da. Helburua negozioen lehiakortasuna areagotzea da Informazio eta Komunikazioko Teknologia berriak ezarri eta erabiliz, aholkulari teknologiko neutral eta doako batez baliatuta.
Izen-emateak zabalik daude. Argibide gehiagorako ikus http://www.euskadinnova.net/ webgunea.
Ermuan egingo den taldeko saioan parte hartu nahi dutenek argibide gehiago eska edo izena eman dezakete Toki Garapen Alorrean. Harremanetan jartzeko 943179018 telefonora dei dezaketelarik -8etatik 14:00etara bitartean- edo jportugal@udalermua.net e-postontzira idatzi.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena