Ermura iritsi da edukiontzi marroia

09.11.12
Ingurumena

Ermuko bizilagunek azaroaren 13tik 20ra izena emateko epea izango dute

Dagoeneko Ermuko herrira ailegatu da Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak biohondakinak bereiz jasotzeko sistema berria. Lehenbiziko esperientziak Eibarren eta Elgoibarren abian jarri ziren Irailean eta orain, aldiz Ermuko biztanleriari zuzendutako zerbitzu berria garatuko da ingurumena zaintzeko helburuarekin.

Izena emateko epea azaroaren 13an hasi eta 20an bukatuko da eta hilaren 29tik aurrera beharrekoak diren materialak etxez-etxe banatuko dira. Hondakin-mota hori biltzeko prozedura: izena ematen dutenek etxean jasoko dute —doan— honako kit hau: ontzi marroi txiki bat, poltsa biodegradagarriak —ez dute balio ohiko poltsek, plastikozkoek—, informazio-liburuxka bat eta giltza berezi bat, kaleko edukiontzi marroia irekitzekoa. Beti itxita egoten denez edukiontzi hori, behar den informazioa eman behar zaio zerbitzuaren erabiltzaileari zaborra nola bereizi eta giltza berezia nola erabili jakin dezan. Oso erraza da ekimen honetarako izena ematea: Ermuko herritarrek, beren etxe-atarietan jarritako informazio-karteletan eman dezakete izena –aipatutako egunetan zehar-, edo, bestela, 943670249 telefono-zenbakira deituta (bulego-ordutegian). Bi herri horietako biztanleek kanpainari eta izena emateko moduari buruzko informazioa jaso dute beren postontzietan.

Zenbait kalkuluren arabera, etxe bakoitzean sortzen den zaborraren % 43 inguru organikoa da, eta behar bezala bereizi, poltsa biodegradagarritan sartu eta edukiontzi marroietara botaz gero, konpost (ongarri) bihur daiteke. Begetal-jatorriko hondakinak —frutak, barazkiak, lekariak, ortuariak, pasta, loreak eta abar—, animalia-jatorrikoak —haragia, arrautzak, arraina, itsaskiak eta dagozkien azalak edo hezurrak— eta sukaldeko papera, ezpain-oihalak eta paperezko zapiak, arrautza-ontziak, kafe-iragazkiak, ogi- eta opil-hondarrak, kortxo naturalak eta txotxak dira, besteak beste, etxeko zabor organikoa.

Parte hartzera anima zaitez! Ingurumena zaindu dezagun!

Lotutako albisteak

Imagen
03.03.26
Zaldibarko zabortegiaren ikuskatze-akta ezagutu ondoren, Ermuak azalpenak eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzari

Gutuna bidali dio gaur Industriako sailburuari eta neurriak premiazko izaeraz hartzeko eskatu
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke
Imagen
30.01.26