Hogeita hamabost ekoizlek hartuko dute parte aurtengo San Martin azokan
San Martin Azokaren XXIII. edizioan parte hartuko dutenen zerrenda zehazturik dago. Aurten ere jende ugarik deitu izan du parte hartzeko, baina, azokak duen postu kopuru mugatua dela eta 35 postu besterik ezin izan dira onartu. 15 ekoizle arituko dira fruta eta ortuarien atalean, lauk gazta ekarriko dute, ogia ekartzen dutenak bost postu izango dira eta eztiarekin kopuru berbera izango ditugu aukeran. Txakolin eta sagardo atalean, berriz, hiru postu izango da eta kontserbak eta bestelakoak banatzeko beste hiruk lortu dute baimena. Horretaz gain, artisau postuak izango dira eta herriko ikastetxeak baita ere (Eskolabarri, Anaitasuna Ikastola, Ongarai eta Sallabente) euren postua jarriko dute.
Postuak iazko edizioetan bezala Orbe kardinalaren plaza eta frontoian jartzeaz gain, Probalekun, Zubiaurre 2-4an, oinezkoentzako gunean, Santiago plazatxoan eta Baldespina parkean ere jartzeko asmoa dago. Artisauak, ostera, euren produktuak erakutsi ahal izango dituzte Santiago plazatxoan plazan. Beraz, holako datuekin azoka, aurreko edizioetan bezain arrakastatsua izatea espero dute antolatzaileek.
Parte hartzaileak ez-ezik, eguneko egitaraua ere prest dago Loturaren bidez azaroaren 12 izango dugun programazioa ikus daiteke. Aldi berean, kartela PDF formatuan prest dago.
Azaka dela-eta, hainbat aldaketa egingo dira herrian
Azoka dela-eta, hainbat aldaketa egingo dira herrian. Udaltzaingoak aditzera eman duenez trafikoari eragingo dioten eta kontutan hartu beharko diren hainbat aldaketa egongo dira. Hori horrela, Probaleku kalea itxita egongo da ostiraleko ordu 1etatik aurrera, azoka amaitu eta hori hustu bitartean. Taxiak Baldespina Markesa kalera lekuz aldatuko dira, Olaizola lurrindegiaren aurrez aurrera.
Bestalde, ostiral gauetik Bizkaia Etorbideko 2-6 etxebizitzetako tartea erreserbaturik egongo da erakusketara animaliekin datozenentzat. Animalien erakusketa Baldespina parkean jarriko denez, horiek jaitsi eta igotzeko eta bertara eramateko hurbil dagoen lekua bilatu da. Partikularrek ezin izango dugu leku horretan aparkatu.
Azkenik, azoka jendetsua izango dugulakoan, Udaltzaingoak gomendatu du bisitatu eta gurekin azokaz gozatu nahi duten pertsona guztiei herrira garraio publikoa erabiliz etortzea.
Lotutako albisteak

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan