Carlos Totorika: ‘Teknologia erabiliz gero, errentagarritasuna ziurtatuta daukagu’

09.11.12
Erakundea

“FTTH ekimena etorkizuneko inbertsioa da. Jarduera dibertsifikatzeko, enplegua sortzeko eta bereziak izateko balio zaigu. Garapen ekonomikoari bultzada emateaz gain, garapen soziala bermatzera ere lagunduko du.

Kalitatearen eta Bikaintasunaren Europar Asteak parada egin du gaur goizean Ermuan non I Teknologia Berriak Hiritarren Zerbitzura Jardunaldia ospatu den.

Goizean zehar, erakunde publikoetako eta enpresa pribatuetako hainbat ordezkarik parte hartu dute, eta guztiek bat egin dute teknologia berrien kudeaketa egokiak hiritarren bizitza kalitateari egin diezaiokeen onura azpimarratzerakoan.

Bertan entzun diren hitzaldietan, Ermuan martxan jarri den FTTH ekimenaren nondik norakoak azaldu dituzte. Zuntz optikoaren FTTH sare neutroari esker, Ermuako etxeetaraino internet sarrera eraginkorragoa ahalbidetu baita.

Etorkizunean eta pertsonen aldeko inbertsioa

Horrela, Ermuako alkateak, Carlos Totorikak esandakoaren arabera FTTH proiektua ekimen estrategikotzat hartzen du eta gizarte osoari onurak dakarzkio. Erreminta honek gure ekonomia eta enpresa sendotzera laguntzen du, baita mota ezberdinetako beharrei erantzutera ere, giza, osasun edota kultur beharrei, adibidez.

“Udaletxean oso argi izan dugu FTTH sistemaren ezarpenarekin udalaren eta herritarren harremana areagotu egin daitekeela. Komunikazioa sendotuko dugu, zerbitzu kudeaketa eraginkorragoa gauzatu, malgutasuna irabazi, eta batez ere eta bereziki, gure herritarren bizitza kalitatea hobetuko dugu”.

Abantailak besterik ez, esaterako: medikuarekin kontsulta etxetik irten gabe

Bestalde, NEXTIRAONE enpresako Iparraldeko Lurralde Zuzendariak, César Martínez-ek, proiektuaren ikuspuntu teknologikoan sakondu du. “Egia da hasierako inbertsioa oso garrantzitsua dela baina lortzen duen emaitza soziala nabaria da. Dagoeneko, Europako gizarte aurreratuenak ezartzen ari diren eredua da, zalantzarik gabe”.

Ermuari dagokionean, NextiraOne-tik aplikazio berriak gehitu dizkiogu, e-learnig eta e-osasuna-rekin lotuta administrazioarentzat zerbitzuak eskaintzerakoan lagungarri izan daitezkeenak.

Telefonoz, abiadura handiko banda zabaleko internet-ez eta telebistaz Ermuako etxe eta enpresetan zerbitzu berriak eskaini ahal izango dira, tresna guzti horien konexioak elkartuz.

Martinek adibide zehatzak mahai gaineratu ditu. Etorkizunera begira hirugarren adineko jendeak edota minusbaliotasuna duen jendeak etxetik ikusi ahal izango du adibidez haurren eskola kirola, edota gaixotasun kronikoa duten pertsonek medikuarekin kontsulta egiteko aukera izango dute.

Fernando Ruano, Softview-ko ordezkariak hiru ideia nagusitan laburbildu bere hitzaldia, ondorengoa esanez: “zerbitzua erakargarria izan behar du eta aisialdirako egokia; zerbitzuak eraginkorrak behar dute izan eta proiektuak, ekonomikoki jasangarria izateko, publizitate zuzendua eskatuko du”.

Azkenik, Promosako gerentea, Juan Carlos Abascal ekimenaren finantzazioaz aritu da. “5 milioi euroko ahalegina eskatu du eta etorkizuneko inbertsioa dela azpimarratu du. Inbertsio honen itzulera enpleguaren sorreran eta herritarren bizitza kalitate hobean ikusiko dugu”

I Kongresua, otsailaren 14 eta 15ean Ermuan

Jardunaldian administrazioko politikoak eta teknikoak izan dira, eta horiekin batera enpresa pribatuetako komunikazioetan eta teknologian adituak ere bai. Azken finean, administrazioaren eta herritarren arteko zerbitzu kudeaketa eta komunikazio egokiak garatzen dituzten profesionalak elkartu dira. Bertan izan dira Felix Prol eta Fernando Lecumberri alkateordeak, eta baita ere Natividad Alonso eta Monica Marin zinegotziak.

Jardunaldia Streaming bitartez jarraitu ahal izan da eta antolatzaileek oso kontutan izan dute 2013ko otsailaren 14 eta 15ean Ermuan egingo den I Tokiko Zuntza duten Hirien Kongresua.

Previamente a la galería de imágenes de la jornada dejamos el enlace a otra galería de imágenes realizada por el dibujante de la jornada Pernan Goñiz que sintetizan lo expresado por los ponentes y el público.

Pase de imágenes del dibujante Pernan Goñiz de Flickr

Lotutako albisteak

Imagen
21.05.25
drOp proiektuari buruz hausnartzeko eta emaitzak aurkezteko ekitaldia

Ostiralean Izarra Centren, 9: 30etatik 14:00etara gauzatuko den jardunaldian
Imagen
21.05.25
Gu guztion lana da Ermua jasangarriago egitea

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan
Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena