Bikotekako aizkolarien V. San Martin txapelketa jokatuko larubatean San Pelaion

12.11.12
Kirolak

Bosgarren “San Martin” txapelketa bikotekako aizkolarientzat jokatuko igandean. Txapelketa kirol zinegotzigoak antolatu eta ordaindu du. Herri-kirol jaialdi hau San Martin kulturalaren barne txertatzen da. Txapelketa San Pelaio parkean jokatuko da, -ez herriko plazan –Orbe Kardinalarenean- kartelean hori iragarrita egon arren, eguerdiko hamabi eta erdietatik aurrera. Euria egingo balua, txapelketa eta jaialdia Aritzmendi pilotalekuan eginen da. Txapelketa aizkolarientzat izango den arren, ondoren erakustaldia egingo da herri kiroleko beste modalitate batzuek ere ikusi ahal izango ditugularik.

Kartelean iragartzen denez, aizkolariak bikoteka arituko dira. Bikote horiek ondoko kirolariek osatuko dituzte: Telletxea-Beltza, Zubizarreta-Txikon eta Bihurri-Zelai. Bikote bakoitzak lodiera ezberdineko zortzi enbor moztu beharko ditu, ahal duen azkarren.

Jarraian, harri-jasotzaileek erakustaldia egingo dute. Erakustaldian Agustin Arrutik ‘Landarbidek’eta Joseba Ostolazak hartuko dute parte. Horren atzetik, Hodei Ezpeleta gaztetxoaren txanda izango da, haur eta harri-jasotzaile honek hainbat altxatu emango dizkio harriei.

Lotutako albisteak

Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne