Moción sobre la ley 10/2012 de salud sexual y reproducción
Osokoaren Bilkurak egindako azken bileran “Erabakitzeak aske egiten gaitu” plataformaren manifestuarekin bat egitea erabaki zuen Ermuko Udalbatzarrak. Manifestu hori 140 gizarte- eta emakume-antolakundek baino gehiago biltzen dituen Sexu eta Ugaltze Eskubideen Aldeko Estatuko Plataformak prestatu eta aurkeztu du. Plataformak , sexu- eta ugalketa-osasunaren eta haurdunaldiaren borondatezko etenduraren 2/2010 Legea aldaketarik egin gabe mantentzeko exijitu dio gobernuari. PSEko udal taldeak proposamena mozio moduan aurkeztu zuen eta horretara bildu zen Ezker Anitza-IUko udal taldea. Proposamena aurrera atera zen, PSE, Bildu, EAJ eta Ezker Anitza-IU udal taldeko zinegotzien aldeko botoekin. PPko udal taldekoek kontra bozkatu zuten.
Aipatu manifestuarekin bat egiteko akordioak bi puntu ditu. Goiko paragrafoan esandakoaz gain, agiria aktiboki suspertzea ezarriz, horren zabalkundea eginik herriko hedabideetan eta jarduerak antolatuz.
Eta Nazioko Gobernuari exijitzen dio, sexu- eta ugalketa-osasunaren eta haurdunaldiaren borondatezko etenduraren 2/2010 Legea mantentzeko eta emakumeek beraien haurdunaldia eteteko eskubidea egikaritu ahal izatea bermatzeko”.
Behean uzten dizuegu gaiaren inguruko eztabaida eta udal talde bakoitzaren jarrera horren inguruan, bilkurako grabaziotik hartu eta gero.
Lotutako albisteak
Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Otsailaren 5ean bilera irekia, Lobiano Kulturgunean, 18:30etan