Puntu morea nonahi Ermuan, indartsuago eta ageriago azaroan
Azaroaren 25ean Emakumearenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna ospatuko dugu. Hori horrela, urteroko legez Berdintasunerako udal Sailak egun horretan eta hilabetean zehar ospatuko dugun ekintza egitaraua prestatzeko lanean ari da. Kanpainaren helburua bikoitza da, batetik, indarkeria erabat gaitzesten dugula adieraztea eta, bestetik, arazo gordin horren biktimekin elkartzen garela agertzea, horren kontra egiteko gure konpromisoa urteko egun guztietan mantentzea.
Konpromiso horiek berberak Udalbatzak izandako azken Osokoaren Bilkuran onartu duen instituzio adierazpenean jasotzen dira. Adierazpena irakurtzeko eragin lasterbidearen gainean.
Gizartean sentiberatasuna lantzen jarraitzeko xedez eta aurreko urteetan egindako legez, ‘puntu morearen’ kanpaina berrasi da. Azaro osoan zehar Ermuan ‘Ez Emakumeenganako indarkeriari’ mezua zabaltzen duten kartelak banatuko ditugu udalaren bulego, zerbitzu eta, bereziki Emakumearen Topagunean. Ekimen honen bidez, herriko ahalik etxebizitza eta lokal gehienetan agerian jar dadila lortu nahi da eta azaroan zehar, gutxienez, mantendu dadila.
Azkenik, gogoratzen dugu, Udaletik bidaltzen ari garen eskutitzen gutun-azaletan mezu bera duten pegatinak jartzen ari gara, azken urteetan egin bezala.
Lotutako albisteak
Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Azaroak 25: herritarren elkarretaratzea, adierazpen instituzionala eta mobillizazio feminista
Indarkeria matxistaren aurkako Nazioarteko Egunean elkarretaratzea egingo da eguerdian plazan