Ipuin-kontatze saioak Ingelesez

15.11.12
Udal Liburutegia

Udal Liburutegiak, herriko ikastetxeekin koordinatuta, Lehen Hezkuntzako ikasleentzako hainbat ingelesezko ipuin-kontaketa antolatu ditu. Ekimen honen helburuak irakurzaletasuna ahozko transmisioaren bitartez sustatzea eta ingelesaren ikaskuntza indartzea.

Guztira 7 saio izango dira, Rebecca Place-ren ipuin-kontalariaren eskutik, zeinek bere ipuin hautatuen errepertorioa eskainiko duen. Saio batzuk Haur Liburutegian egingo dira, eta beste batzuk Sallabente Eskola eta Ongarai Eskolako liburutegietan. Ekintza honetan 150 umek hartuko dute parte gutxi gora behera.

Hau da Liburutegiak ingelesezko ipuin-kontaketak antolatzen dituen laugarren urtea. Ekimen hau irakasleen eskaerei erantzuteko antolatu da, eta aurreko urteetan bezala, bai irakasleek eta bai ikasleek oso ondo baloratzen dute.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
Zubi-Ondo enpresaren dokumentazio historikoa gehitu eta eskaintzen du Bertako bildumak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du
Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean
Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.