Ehun eta hamahiru umek parte hartuko dute Gabonetako Aisialdi jardueretan, zozketa egin beharrik gabe

19.11.12
Euskara

Udal Euskara zerbitzuak ez du zozketarik egingo Gabonetako aisialdi eta haur ekintzatan parte hartu ahal izango duten ume eta gazteek zehazteko. Aurre izen emate aldian jarduera horietan parte hartzeko interesa agertu dute ehun eta hamahiru gaztek. Gehienez parte hartu ahal izango zuten.

Abendu eta urtarrilean izango diren Gabonetako Aisialdiko ekintzetan parte hartuko duen ume kopurua 113koa da. Azken bi astetan aurre-matrikulazioa egin da eta aurkeztutako eskabide guztiak eskainitako plaza kopurua baino txikiagoa izan denez, ez da behar izan zozketarik egitea. Beraz, aurkeztutako eskabide guztiak onartuak izan dira. Ume horien gurasoek datorren astean burutu behar dute behin-betiko matrikula, horretarako Euskara Sailera etorri beharko dira azaroaren 26tik 30era bitartean, 8:30etik 14:30era arteko ordutegian. Bertan, dagokion tasa ordaintzeaz gain (ume bakarraren kasuan 50€ eta bi anaia-arreba direnen kasuan 40€ bakoitzeko). Osakidetzaren txartela ere erakutsi beharko dute.

Informazio gehiago:

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko