Hondakin gehiegirik ez egiteko kanpainari hasiera eman dio Ermuak

20.11.12
Ingurumena

Hondakin gehiegirik ez egiteko eta horien kopurua gutxitzeko kanpaina hasi da, ‘Hondakinik ez sortzea, gauzarik onena. Erabili orgatxoa zure erosketak egiteko” lelopean. Kanpaina herriko merkatariekin bat gauzatuko da, Bizkaiko Foru Aldundiaren finantzazioaz. Kanpaina horretan herriko denda eta merkataritza zerbitzuak erabiltzen dituztenen artean hirurehun (300) orgatxo zozketatuko ditugu.

Herritarren sentiberatasuna eta erantzunkidetasuna helburu dituen kanpaina horri hasiera eman zaio, azaroaren 17tik 25era bitartean ospatzen den Hondakin Prebentzioaren Europako Astearekin bat etorriz.

Kanpainarekin bat egin dute eta horretara bildu dira herriko hirurogeita hiru denda edo establezimendu. Horietako bakoitzak erosketa-orgatxo bat izango dute erakusleihoan eta baita kanpainaren euskarri den kartela ere. Kartelarekin hiru ideia nagusi zabaldun ahi izan ditugu: “herrian erosi, plastikozko poltsarik erabili gabe eta oinez, lasai asko”. Hori horrela izan ohi da, erosketak egiteko orgatxoa erabiltzen dugunean.

Atzotik hasi eta abenduaren 18ra bitartean, herriko dendariek kanpaina eta bere xedea bezeroen artean lau haizeetara zabaltzen lagunduko dute zozketan parte hartzeko egin behar dutena azalduz. Herriko denda eta establezimenduetan erosketak egiten dituztenek txartel bana jasoko dute bakoitzaren datuez bete eta orgatxo edo ontzian utz dezaten zozketan parte hartu ahal izateko.

300 orgatxoak erosleen artean eta jendaurrean zozketatuko ditu Udalak, abenduaren 19ko eguerdiko hamabietan, Osokoaren Bilkura aretoan egingo duen ekitaldian.

Kanpainarekin bat egin duten establezimenduek ondorengoak dira:

Arinka, Ramos; Autoescuela Probaleku, Congelados Danaona, Ferretería Anboto, Iluminación Beta, Enter Informática, Sare Informática, DG Horacio Decoración, Sukei, Ikatz Ermua, Toldos y persianas Orbe, Electrodomésticos Eguren, 7 Colores, Elenco 2, Casablanca, Estética Elur, Centro de fisioterapia y osteopatía Aitziber, Panadería Bolintxo, Egoprint, Arinka, Librería Maribel, Nane, Librería Xiripot, Panadería San Antonio, Etxedreams, Sehiga, Fontanería Valle, El Gusto es Mio, Cocoliso, Zapatxiki, Pescadería Ania, Dulce Bebe "Peque''s", Yonari, Ganda-Koy S.L., Idoia Goikoetxea, Sferico Deportes, Esteban Vieco modas y hogar, Arrieta Expert S.L. Cordevi, Charcutería Maite, Harategia Lazkano, Carnicería Asier, Izotz Congelados, Modas Cande, Eguzki Lore, Relec Electrodomésticos, Ikema Ropa Infantil, Arocai Bar, Arginzoniz Prensa, Panadería Arriaundi, Pescadería Pro, Pescadería Domínguez, Gauzak, Panadería Anaitasuna (San Antonio), Calzados Eva, Juana Mari, Frutería Fran y Eva, Confecciones Angela, Vintage, Bolsos Sagardui, Truccos peluquería, Calzados Pablo y Cocinas Virginia.

Lotutako albisteak

Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da
Imagen
21.03.25
Itzali argia. Planeta defendatu

Ermuak bat egingo 2025 Planetaren Orduarekin eta bihar argiak itzaliko ditu 20:30etatik 21:30etara
Imagen
13.03.25
Edukiontzi marroia txartel berriarekin edo App aplikazio batekin bakarrik ireki ahal izango

Apirilaren 2tik aurrera txartel marroi berri bat beharko dugu Ermuan hondakin organikoak bota ahal izateko