Ermuan produktu eta erakusleihoak uztartu egin dira

21.11.12
Erakundea

Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkartera bildutako hainbat dendetan erakusleihoei protagonismoa bueltatzeko ekimena berri gauzatzen ari dira azaro honetan; Ermua erakusleiho uztartzea”. Ekimen ezberdin eta ez-berdintzailea da, arreta erakusleihotan finkatu nahi duena, produktu ezberdinak uztartuz, konposizio erakargarrien bidez horiei beren lehentasuna bueltatzeko asmoz.

Erakusleiho mestizoak lortzeko, denda oso ezberdinetako produktu eta artikuluak uztartu dira konposizio deigarri eta erakargarriak eratuz.

Horiek horrela, eta besteak beste, ondorengo proposamen ausartak eratu dituzte herriko merkatariek: brikolaje lanak egitea lentzeriaz; arropa matxardarik gabe eseki eta sikatzea; lore euskarriak oso ezberdinak izan daitezkeela, edo bidaia baten bueltan atseden gozoaren balioa, eta abar…

Konposizio dibertigarri eta ezohiko horien bidez denda aurretik pasatzen direnen arreta erakarri nahi izan da. Merkatarien konposizioek garatu dituzte erakusleihoak apaintzeko eta sormena erabiltzeko gauzatu dituzten zenbait ikastaro egin eta gero.

Ekimenean parte hartzen ari dira: Eguzkilore, Marfil ileapaindegia, Eder oinetakoak, Arrieta Expert, Virginia Pascual, Krabi ileapaindegia, Sagardui Poltsak, Angela, Anboto Burdin denda eta Arriaundi Okindegia.

Ekimenak Eusko Jaurlaritzaren Industria, berrikuntza, merkataritza eta turismo sailaren babesa jaso du.

Lotutako albisteak

Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
02.02.26
Ongaraira igotzeko lehen arrapala mekanikoa bi egunez zerbitzurik gabe

Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Imagen
30.01.26