Jarduerak eta musika izango dugu, Santa Zeziliaren ospakizunean
Egutegiaren arabera bihar Santa Zezilia eguna izango da, hilak 22an. Hori horrela eta Zezilia musikarien eta zaletu guztien zaindaria denez gero, gure herrian hainbat jarduera izango ditugu bihartik hasi eta larunbatera bitartean.
Lehenengo jarduera bihar arratsaldez gauzatuko da, Alboka Musika eskolako ikasleek kalejiran aterako baitira arratsaldeko sei eta erdietatik aurrera. Partaideek udal musika eskolako egoitzatik abituko dira, segidan kalejirari hasiera emanez. Taldeek San Martineko plazatxoan, Zubiaurre, Torrekuan eta Orbe plazan joko dete hainbat pieza. Horiek artean banda txikiko taldekideei, perkusio taldekoei (Batukadarekin), txistulariei eta eskusoinukoei entzuteko parada izango dugularik.
Halaber, Irulitxa fanfarreko kideek ere kalera aterako dira. Hauek kalejiran irtengo dira herriko bazter guztiak alaitzeko arratsaldeko zazpietatik aurrera.
Ostiral gauean kontzertu eta jaialdia egingo da Santiago Apostoluaren parrokian, gaueko hamarretatik aurrera. Horretan parte hartuko dute Txindurri Dantza taldeak eta Alboka Musika Eskolak, Pispillu eta Alboka abesbatzek, banda txikiko kideek.
Azkenik, larunbat eguerdian Euskal Birusak antolatutako Ermuan Kantuan ekimena kalean izango da kantatzen.
Segidan aurtengo Santa Zezilia jaialdiaren kartela uzten dizuegu PDF formatuan:>/p>
Lotutako albisteak

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita

Gogobetetze-inkestek parte-hartzaileen eta familien gustua islatzen dute. Gazteria Sailak datorren edizioan plazak gehitzeko lan egingo du