Arnal anai ermuarrek 'El Rompecabezas' liburua aurkeztuko asteazkenean Lobianon

23.11.12
Udal Liburutegia

Txabi eta Manu Arnal Ermuko idazleek OQOk argitaratu duen eta Roger Olmos marrazkilarien irudiak daramatzan bere azkenengo liburua, “El rompecabezas”, aurkezten ari dira. Aurkezpenak Liburutegitik eskolekin adostutako datetan egingo dira eta Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzenduta daude.

Azaroaren 28an, arratsaldeko 19:00etan, Lobianon, helduentzako aurkezpena izango da, non herriko bi idazleekin liburuaren edukiaz partekatu ahal izango da baita beraien harremana haur literaturarekin eta beren liburuetan islatzen duten gaiak ere.

“El rompecabezas” –en ilustrazaitzeak eta idazleek, bakoitza bere arloan, garai guztietan giza egoerari lotuta egon den gai hau lantzeko proposamen originala eskaintzen digute: nagusikeria.

Manu Arnalen hitzetan istorio hau 15M deritzon mugimenduari adi zegoen garaian hasi zen forma hartzen. Bere anaia Txabik liburu honek egungo gizarteko metafora bat irudikatzen duela dio, non “denok era orekatuan, eta pribilegiorik gabe ahokatu beharko genukeen atalak garen, gainontzekoean ongizatea kontuan hartuz”.

Liburu hau, Ermuko gainerako idazleenak bezala, Liburutegiko Bertako Bilduman daude eskuragarri eta maileguan har daitezke.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat