Eguberriko mahai apaingarrien lehiaketa deitu du AECCk
Minbiziaren kontrako Elkarte Espainiarrean, AECC delakoan, lanean dabiltzan herriko boluntarioak Eguberriko mahai apaingarrien lehiaketa deitu dute. Lehiaketa irekia denez gero, edozeinek har dezake parte. Izen-emateagatik ez da ezer ordaindu behar. Lehiaketan hiru lan onenak sarituko dira. Oinarrietan jasotakoaren arabera, parte hartzaile bakoitzak materialetan gehienez ere 12 euro gastatu ahal izango ditu. Mahai apaingarria egiteko ezin izango da gorosti hostorik erabili, hori babestuta dagoen espeziea izateagatik. Lehiaketan parte hartu nahi duten guztiek beren lanak aurkeztu beharko dituzte abenduaren 19an etab 20an, arratsaldeko seietatik zortzietara bitartean eta eguerdiko ordu 2etatik lauretara bitartean, hurrenez hurren. Honetarako bilduko den epaimahaiak lehiaketako sailkapena erabaki eta ezagutzera emango du, abenduaren 20ko ostegunean, arratsaldeko zazpietan.
Lehiaketara aurkeztutako lanak Lobianon erakutsiko dira abenduaren 21etik 23ra bitartean, biek barne. Lehiaketara aurkezten eta ematen diren Eguberriko mahai apaingarriak saldu ahal izango dituzte elkartekoek, konposizio bakoitza 12eurotan. Bildutako dirua urtean zehar elkarteak egiten dituen jarduerak finantzatzeko erabiliko da.
Lotutako albisteak
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu