Udaltzaingoak udaletxeko behe solairu osoa erabiliko du espazioa egokitu eta gero
Udaltzaingoak egungo inguruabarrei eta beharrei egokitutako bulego berrituak edukiko ditu Udaletxearen behe solairu osoan. Udaltzainek behe solairu erdia erabiltzen zuen, Udala Baldespina Markesaren jauregira orain hogeita hamar urte inguru –laurogei garren hamarkadan- etorri zenetik. Aurreko astean behe solairu osoa Udaltzaingoarentzat egokitzeko lanei hasiera eman zitzaien, bertatik euskara zerbitzua, udal talde politikoen bulegoak eta sindikatuarenak lekuz aldatu eta hustu ondoren. Proiektua Construcciones Pagolar, S.M.ak, egiten dihardu 149.739,88€ren truke, BEZ barne. Obrak egiteko hogeita hamabost (35) egun ezarri dira.
Obra horien bidez espazio berrantolatzeaz gain, bulegoei argitasun gehiago emango zaie. Horretarako egungo fluoreszente zaharrak kontsumo baxuko beste berri batzuengatik aldatuko dira. Horiek sabaian jarriko dira, hori egungo 4,20 metrotik 2,80 altueran utziko delarik. Horrekin instalazioetan argitasun gehiago izan nahi da, behe solairua eta eraikinaren egitura berezia izanagatik dauden leihoak gutxi eta txikiak baitira. Sabaiak jaistean berogailuaren efizientzia ere areagotuko da gastua gutxituz, neguan berotu beharreko airearen kopurua heren batean murriztuko delarik.
Bestalde zonalde bustia deritzan zonalde berria egokituko, bertan gizon nahiz emakumeen komunak eta aldagelak atonduz, udaltzaingoak egun duen agente kopurua kontutan hartuta. Izan ere, azken hogeita zortzi urteetan agente kopuruak gora egin badu ere, espazio bera mantendu behar izan dute, egungo araudiak ezartzen duen baldintza higieniko eta sanitarioei muzin eginez. Orain artean udaltzain neskek dutxarik gabeko areto txiki bat erabili izan dute aldatzeko, zeina eraikinaren kanpo dagoen.
Instalakuntzak birgaitzeko lanei esker herritarroi arreta hobea eta konfidentziala eskainiko zaigu
Herritarroi eskaintzen zaigun atentzioa hobetze aldera, udaletxean sartu eta ezkerretara dagoen bulegoa Udaltzainek harrera egiteko prestatuko da, harrera konfidentziala eskaini ahal izateko. Orain artean edozein kudeaketa egitera joaten ginenean arreta harreran bertan eta beira atzetik egiten zitzaigun.
Obrak egiten diren lanegunetan, Udaltzaingoan kudeaketarik egin behar dugun herritarrok Abiapuntura joan beharko dugu, goizeko 8etatik arratsaldeko 3etara bitarteko ordutegian. Ordutegi horretatik kanpo, larunbat eta igandetan Udaltzaingoarekin harremanetan jartzeko 943176300 telefono zenbakira deitu beharko dugu.
Proiektu honekin irisgarritasunak ere hobera egingo du, sarreran arrapala desmuntagarria jarriko baita, 1,50 metroko diametroa edukiko duena eta beste bi metro luzerakoa. Arrapalaren zabalera metro eta erdikoa izango da eta horren desnibela %8a, sarrerarekiko dagoen koska gainditzeko. Arrapala berria jartzeko sarrera nagusikoa atea doitu egingo da, 20 cm gutxitu zeta, baita ere, alboetan dauden beirazko ateak.
Azkenik esan behar dugu euria gogoz egiten duen bakoitzean behe solairua ez bustitzeko neurriak hartuko direla. Horrelakoak ekiditeko, ate aurrean drainatze sarea egokituko dela urik eraikin barnera sar ez daitezen. Drainatze sarea sarreratik hurbil dagoen arketara bideratuko da. Eta neurria areagotzeko egun dagoen zoladuran adreiluzko ildo bi egingo dira, hortik hobi batez baliatuz eraikin barnean dugun arketara bideratzeko.
Antzinatasuna eta eraikuntza ezaugarriengatik Udaletxearen eraikina ondare historikoa da, hori kontutan hartu izan duelarik udal bulego teknikoak birgaitze proiektua landu izan duenean.
Lotutako albisteak

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko

Bide arrisku eta ezbeharrei buruzko sentsibilizazio programak datorren astelehenean Ermura etorriko

Euriteek mozketak eragin dituzte kableetan, eta horrek kalteak sortu ditu seinaleetan