Ospitaleetako zuzendarientzat jardunaldi teknikoa egin da Izarra Centren

29.11.12
Ekonomi Sustapena

Gaurkoan Erkidegoan ditugun ospitaletako zuzendarientzako jardunaldi teknikoa egin da Izarra Centre eraikinean, Igarle enpresak antolatuta. Jardunaldiaren ardatza Qlik View izeneko tresna informatikoa aurkeztea izan da, zeinaren bitartez osasun publikoan lanean dihardutenen eraginkortasuna areagotu nahi den. Tresn hori ospitaletako kudeaketan dabiltzan teknikarientzat da aproposa. Aipatu tresna erabilita eragimnkortasunik gorena lortu nahi da zentro bakoitzean, tresnari esker erabaki zuzenak azkar baten hartzea ahalbideratzen dela baitiote, kalitatezko datuei esker eta horietan oinarrituta.

Jardunaldi berritzaile honetako gaia bat bakarra izan da eta osasun zentroen sarean egunero duten informazioa aztertu eta erabakiak hartzeko beharrean zentratu da. Jardunaldiak hiru zati ezberdindu izan ditu: lehenengoan aplikazioa eta hainbat kasu erabilgarri aurkeztu dira, bigarrenean erabilgarritasunaren inguruko tailer praktikoa egin da eta hirugarrenean work kafea eta solasaldia egin da, bertaratutako guztiek esperientziaren balioa erantsi eta jaso izan dutelarik.

Saio didaktiko eta parte hartzailea izan da, egoitza moderno batean egindakoa, Izarra Centre teknologikoki jantzita baitago eta estrategikoki kokatua hiru lurraldeetako hiriburuekiko antzeko distantziara baitago Ermua.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik