Osalanek ikerketa proiektu bi onartu dizkio Ermuko Makineria Eskolari, Lan-arriskuen Prebentzioaren alorrean
Toki Garapeneko Alorrak dituen hainbat egitekoen xedea, gure udalerriaren garapen sozial eta ekonomiko lortzea da. Bere egiteko nagusien artean eta besteak beste sustapena, dinamizazioa, enplegua, berrikuntza eta trebakuntza daude. Eta horiekin batera, ezagunago den ikerketaren atala. Alorrean gauzatzen den ikerketa garrantzitsua eta mailakoa denez gero, Osalanengandik, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal erakundearengandik 60.000 euroren diru-laguntza jaso berri du. Diru-kopuru hori jasoko du gure udalak Toki Garapeneko alorraren barne Lan-arriskuen prebentzioan proiektu bi aurrera atera dituelako. Proiektuok obra publikoko, altxatzeko eta garraiatzeko makineria erabiltzen ikasteko eskolan gauzatu dira.
Osalan erakundearen zuzendari nagusi Pilar Collantesek azaroaren 23ko dataz eman duen ebazpenean jasotzen denez, bi dira diruz lagunduko diren proiektuak. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren, abenduaren 11ko alean emango da argitara. Lehenengo proiektua Lan-arriskuen prebentzioaren atalean makineriarekin prozesura seguruak garatzeko metodologi didaktiko zientifikoa lantzean datza. Horretarako 20.000 euro esleitu direlarik. Proiektuaren helburua lurrak segurtasunez mugitzeko teknika operatibo eta prozedurak garatzea da.
Bigarren proiektuari jarri zaion izena errealitate birtualeko softwarea egokitzea izan da.. Proiektuari 40.000 euro esleitu zaizkio. Bere helburu nagusia lurrak mugitzeko eta ateratzeko makineriarekin lan egiten duten langileentzat, errealitate birtualeko softwarea diseinatzea eta egokitzea da, lan-arriskuak prebenitzeko.
Ermuan dugun obra publikoko, altxatzeko eta garraiatzeko makineria erabiltzen ikasteko eskolan tailerrak, ikasgelak, berariazko materiala, Izarra Zentroko azpiegitura eta Artamendiko praktika eremua ditu. Eskola honek hamasei makina eta bost ibilgailu ditu. Eta baita horiek erabiltzen irakasteko eta langileak trebatzeko erabiltzen diren simuladore birtualak ere.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena