Gabonetan kanpusa egingo da Betiondo futbolari gaztetxoentzat

30.11.12
Kirolak

Villa de Ermua Futboleko Eskolak kanpusa egingo du Ermuan futbolari neska eta mutil gaztetxoentzat. Kanpusa abenduaren 26tik 29era bitartean gauzatuko da Betiondon, horiek barne. Ekimena 6 urtetik 14ra bitarteko neskato eta mutikoentzat izango da. Jardunaldi bakoitzean gazteek bost orduz jardungo dute lanean. Matrikulak 110 € balio ditu eta Eskolako ikasle direnei 20€ deskontatuko zaie. Anai arrabek izena emanez gero, %70eko deskontua edukiko dute. Matrikularen barne dago partaide bakoitzari emango zaion kirol elastikoa, hamarretakoa eta eguneko jarduerak. Egitarauak futboleko teknika hobetzeko ariketak, inglesa, igeriketa kirol anitz eta coaching saioak aurreikusten ditu. Interesdunek izena eman dezaketa abenduaren 15era bitartean, edo eskaintzen diren 80 lekuak bete artean.

Kanpusa Jose Barquero ‘Pitu’ futbolari ohiaren proposamena da eta estatuko ligan jokatzen ari diren hainbat kirolari profesionalen laguntza izanen du. Horien artean Athleticeko Ibai Gonez, Granada F.T. Mikel Rico eta Cordoba F.T. Aritz Lopez daude. Kanpusean parte hartzen duten gazteek horiez gain, Igor Astarloa eta Aitor Galdos txirrindulari profesionalen bisita ere izango dute. Kanpusak Udal Kirol Erakundearen laguntza eta babesa jaso du.

Kanpuseko saioa gidatuko dituzten entrenatzaileek, futbolarekin eta jokalariekin harreman estua izateaz gain esperientzia handikoak eta tituludunak izango dira.

Ekimenaren inguruko zehetasun guztiak eskolako blog ofizialean ematen dira.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da