Atera ezazu zure ‘Bono denda’ eta etor zaitez Ermura erostera
Gabonetan Bizkaian kontsumoa piztea eta txikikako merkataritzari laguntzea helburu duen ‘Bono Denda’, jada, Ermuan dugu. Ekimena Bizkaiko Foru Aldundiarena eta Bizkaiko Merkataritzako Enpresari Konfederaziorena (CECOBIrena) da. Aldundiak eta CECOBIk, guztira 15.000 erosketa bono jarri dituzte salgai. Bono bakoitzak 40 euro balio du, eta eskubidea ematen du kanpainari lotutako hiri-komertzioetan edo herri eta hirietatik hurbil dauden komertzioetan 50 euroko erosketa bat egiteko. Ermuan hainbat EMOE elkarteko kide diren eta Ermua Merkataritza gunean dauden establezimendu eta denda dira kanpainari atxiki zaizkionak.
‘Bono Dendak’ eskuragarri daude BBK-ko orotariko kutxazain guztietan, edozein kreditu- edo zordunketa-txartel erabilita. Bono bakoitzak 40 euro balio du, eta eskubidea ematen du 50 euroko erosketa bat egiteko, kanpainari lotutako hiri-komertzioetan. Muga bat ezarri dute bonoak ateratzeko: kreditu- edo zordunketa-txartel bakoitzeko bi. Hala ere, ez dago mugatuta zenbat bono erabil ditzakeen pertsona bakoitzak. Erosketa bakar baterako erabili ahal izango da ‘Bono Denda’; beraz, bonoak ezin izango dira metatu ticket edo faktura batean. Baina, kontsumitzaileak dituen ‘Bono Denda’ beste erosketa egin ahal izango dira.
Establezimendu horietan, ezaugarri bat jarriko dute kontsumitzaileek ikus dezaketen leku batean. Aukera zabala da eta barne daude oinetakoen, arropen, etxeko eta elektra-tresna eta elektronikakoak dendak, besteak beste.
Lotutako albisteak

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte

Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera