Euskarararen eguna gogoan izango dugu Ermuan

03.12.12
Euskara

Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) Eusko Ikaskuntzak sortu zuen 1949an. 1995ean kanpoko Gizataldeen Lehen Mundu Biltzarrean, Uruguaiko ordezkaritzak eguna berrindartzeko proposamena egin zuen eta harrezkero abenduaren 3an ospatzen da Euskararen Nazioarteko Eguna.

Azken urteotan, Bizkaiko udalerri gehienetan makina bat ekintza antolatu dira Euskararen egunari lotuta; hori aintzat hartuta, iaztik Bizkaiko Foru Aldundiak lurralde mailako ikuspegia eman nahi izan dio egunari eta ekitaldi horiek guztiak josteko asmoz, Euskararen Eguna iragartzeko kartela jarri da Bizkaiko euskara zerbitzu guztien esku.

Ermuan ez diogu muzin egingo gure hizkuntza propio eta indartsuaren aldeko aldarrikapena egiteko aukerari. Hori horrela, gaur hainbat ekitaldi izango ditugu gure herrian:

  • Arratsaldeko 6etan, Juanita Ibaibarriaga literatura lehiaketaren sariak banatzeko ekitaldia eginen da, udal liburutegiko haurrentzako aretoan.
  • Ordu berean, Euskal Birusa elkarteak ‘Euskara ahora’ lemapeko ekitaldia gauzatuko du plazan. Berrehun sagar (200) banatuko ditu Euskara erabiltzera jendea animatzeko eta Euskara egunero presente izan dezagula eskatzeko.
  • Iluntzeko 8:30etan, Baztan tituluko filma proiektatuko da Antzokian, asteburuan egin den bezala. Filma euskaraz proiektatuko da, gaztelerazko azpitituluekin.

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin