Lobianon ikusgai izango ‘Mongol Rallyaren’ laburpen diaporama

03.12.12
Gizartea

Ermua eta Mallabiko lau lagunek ‘Mongol Rally’ izaera humanitarioko ekimen eta abenturan parte hartu zuten 2010. urteko udan. Taldea Ermutik atera zen, Bartzelonara joateko eta bertatik Mongolia lurraldeko hiriburura –Ulán Bator herrira- iritsi artean. Lurraldeko hiriburua da, udalerri independentea, biztanleria gehien biltzen duena eta beste probintzia batean txertaturik ez dagoena. Abenturaren protagonistak Josu Azpiri, Miguel Moyano eta Unai Bergaretxe ermuarrak eta, Erik del Rio mallabitarra izan ziren. Bikoteka kotxe txiki bana batean joan ziren. Bisitakoaren berri bihar emanen dute, Lobianon arratsaldeko sei eta erdietatik aurrera, prestatu duten ikus-entzunezkoaren bidez.

Taldeak hiru aste eta erdi pasatxoan 13.000 kilometro bertakoei laguntzeko xede eta asmoz; rallya amaitutakoan automobila bertan uzten baitute. Ia lau aste eman zuten ibilgaitz ibilbideetan zehar, zailtasun eta ezusteko fisiko, klimatiko, mekaniko eta geografiko guztiei aurre eginez, biltzen zuten dirua proiektu solidarioetan erabiltzeko helburuaz. Lau asteko ibilbide zirraragarria, bi orduko ikus-entzunezkoan laburbildua. Diaporama prestatzen ia bi urte eman dute eta horretatik sei hilabete noiz proiektatu erabakitzeko “egin beharrekoa genuelako, esperientzia konpartitu nahi baitugu, lau haizeetara zabaldu eta probetxagarri eo lagungarri zaion guztiarentzat”. Materiala zabaltzeko asmo berberarekin, laster bideoa igoko dute ‘Youtube’ atarira.

Lotutako albisteak

Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
30.04.25
Udal liburutegiak ordutegia luzatuko du ikasturte amaierako azterketak direla-eta

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere
Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu