Konstituzioaren zubian zineak ez du etenik Antzokian
Aste hau berezia izanen dugu, zubi eta lau jai-egun baitaukagu, Gabon oporren atarian. Edonola ere, Ermua Antzokia zabalik izango dugu, aisialdi eta zineaz gozatu ahal izan dezagun. Programatutako tituluak apartekoak dira, inor epel utziko ez duten horietakoak.
Osteguneko zineklubean ezohiko filma ikusi ahal izango dugu, Sitgeseko zine fantastikoaren jaialdian zuzendari eta filma onenaren saridun izan dira. Eta gutxi balitz Melies Argent ere lortu du, Europako filma onenarentzat. Leos Carax zuzendariaren Holy Motors filma frantsesaz ari gara. Filma surrealista eta esperimentala da, hitzerdika aritzen ez dena. Gorrotoa edo maitasuna pizten ditu, bata edo bestea. Kritikak zoro eta lotsagabetzat jo badu ere, zine librearen maisu eta basati gisa ere eman du, ederretakoena, sentsuala eta aztoratzailea. Graduazio altuko esperientzia sentsoriala da. Holy Motorsek pertsona baten bizitza partikularraren eta horrek egun bakar batean egiten dituen gauzen kontakizuna jasotzen du. Harritu egingo edo atzera botako gaitu, baina ikusleak izango du azken hitza eta bere iritzia. Holy Motors jatorrizko bertsioan proiektatuko da, gaztelerazko azpitituluekin, iluntzeko zortzi eta erdietan.
Zine komertzialari dagokionez asteburuan hiru filma eder proiektatuko dira. Larunbat arratsaldeko zazpi eta erdietan Todo es silencio titulua ikusi ahal izango dugu. Jose Luis Cuerda zuzendariarena da (Los girasoles ciegos, La lengua de las mariposas, Amanece que no es poco, El bosque animado) eta Manuel Rivas idazlearen eleberrian oinarriturik dago, gidoia ere berak moldatu izan duelarik. Filmak Galiziako kostaldean eta narkotrafikoaren menpe dagoen herrixka txiki baten konplizitate, miseria eta itxaropenak kontatzen ditu. Thriller dramatikoa da, amodio triangelu bat duena. Filma larunbat arratsaldeko 19:30etan, igande gaueko 22:00etan eta astelehen iluntzeko 20:30etan ikusteko aukera izango dugu.
Asteburuko bigarren aukera paregabea La vida de Pi, 3D da. Kritikak Avatar berritzat jo du, 3Dimentsiotako bere irudiengatik. Zuzendaria Ang Lee da eta Oscar sarietarako filma gustukoen artean dago hainbat kategorietan. Yann Martelek idatzitako eleberrian oinarriturik dago. Hondoratzen den itsasontzitik salbu geratzen den gazte batek bere baltsa ezuteko kidearekin konpartitu beharko du. Bizitzaren abenturaz hausnarketa da. 3•dimentsiotako zinean filma honen aurreko eta ondorengo joera ikus dezakegu, nahi etz arte, sentiberatasun entretenimendu, dibertsio, espektakulu eta kommozioz josita dagoen. Filma benetan ederra, ahaztezina. La vida de Pi, 3D larunbat gaueko hamarretan eta igande arratsaldeko zazpi eta erdietan proiektatuko da.
Haurren eskaintzari dagokionez asteburu honetan Asterix eta Obelix, Galiakoez gozatzeko aukera izanen dute, Asterix y Obelix al servicio de su majestad 3D proiekzioaz. Ezbairik gabe, Gabon hauetako arrakastatsuenetakoa.Filma belgiarra da eta, behar bada, ez du izango faktoriako beste produkzio hainbatek besteko izen eta ospea. Gerard Depardieu da Obelix potolo sinpatikoari bizitza emango dioen aktorea. Protagonista Britania Handira joango da abentura honetan Asterix lagun minarekin batera. Bertan maiestateari lagunduko eta Erromatar zoroak kinka larrian jarriko. Igandean, arratsaldeko 5etan.
Azkenik, gogorarazi oraindik aukera dugula hileko bonoa erosteko, zeinaren bidez helduentzako eta zineklubeko filmak euro 1en truke ikusteko aukera emango digunak. Eta 3 dimentsiotako filmek takilan ohikoa den prezioarekiko 2€ko gainkargua dutela.
Argibide gehiagorako ikus: www.ermua.es/ermuantzokia
Lotutako albisteak

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu