Osasun publikoan erabaki eraginkorrak hartzearen alde

05.12.12
Ekonomi Sustapena

Igarle enpresak “ospitale publikoetan agintzen duten teknikariak” bildu eta horientzat jardunaldia antolatu zuen orain egun batzuk Izarra Centren. Ekitaldia Osakidetzako sarean jarduten dutenentzat zen bakarrik eta kolektiboaren %70 langile ekarri zituen gure herrira. Jardunaldia oso positibotzat kontsideratu da, hiru aspektuen arabera: lehena, izena eman zutenetik ia guztiak bertaratu izan zirelako; bigarren bertaratutakoen erantzunkizun eta erabakiak hartzeko maila altua izanagatik (Gerente, mediku zuzendari, finantzari eta informatikariak) eta, hirugarren eta azkenik, eraikina eta aretoa punta-puntakoak izanagatik. Dinseinu berritzailea duen aretoari esker work coffe ikusgarria gauzatu ahal izan zen partaidetza handia jasoz. Laburpen kronologikoa ondorengoa da:

Igarleko gerente, Fran Manzanok goizari hasiera eman zion Ibermatika enpresaren Business Intelligence Iparraldeko alorreko Diego Gonzalezekin batera. Biek hitze egin zuten Osasuna, datuak eta informazioa, erabaki eraginkorrak osasun eremuan. Koopetezia deritzanaren bidez eraginkortasuna lortzeko dagoen aukeraz mintzatu zirelarik sakonago. Jarraian, Igarlen produktuak saldu aurreko aholkularia den David Monzonek BI, QlikView Business Discovery izeneko sistemen etorkizuna aurkeztu zuen. Ondoren, jardunaldiko bi atal planteatuz, bata, dibergentea eta bestea konbergentea.

Lehenengoan, dibergentean, hainbat aurkzpen egin zituzten bata bestearen atzean: Aitor Basurto alor ekonomiko-finantzarioaz mintzatuz, Jabier Sanchez eta Gaizka Etxeberria alor asistentziala joaartu zuten, QlikVieweko Esteva Casanovaren ahotan CMBR eta GRD atalei zegokiona antzen genuen, Mikel Zarobek logistika eta biltegiaren inguruan berba egin zigun; Saioa Mujikak pazienteen logistika eta bisitariena landuz; Fran Manzanok tresneria kirurgikoaren jarraipen eta kontrola aurkeztuz; Jose Andres Lopezel Metodologia eta Frameworkaz berba eginez. Azkenik, ezteva Casanovak National Health Service deritzanaren agindu koadroak zaldu eta Guillermo Cordobak aplikazio geosanitarioen atala ukituz.

Lehen atalari amaiera eman eta bigarrenarekin jarraitu aurretik atsedenaldia egin zen, bertaratutako guztiei coffebreak eskaini zitzaielarik.

Bigarren atala, konbergentea, work coffee formatuan gauzatu zen. Horrelako formatuan aritzea konplexua bada ere, esperientzia oso ondo atera zen, bertaratutakoek oso modu aktiboan parte hartu zutelako, ideia berriak emanez eta sortzen ziren zalantzak taldean bertan argituz. Tailer praktiko honetan adierazle esanguratsu eta gakoak lortu ziren, erakunde bakoitzak zituenetatik abiatuta. Amaitzeko eztabaida egin zen gabezoa eta aukera berriak tratatuz, Osakidetza sarearen informazioa analizatuz azken ondorio eta hobekuntza proposatze alkdera.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena