Gabonetan ere barrez ikuskizunaren bigarren emanaldia izango dugu
Udal kultura sailak ‘Gabonetan ere Barrez’ ikuskizunaren bigarren emanaldia adostu du. EITBko txirri, Mirri eta Txiribiton pailazo ezagunek Ermuan izango ditugu datorren asteko asteazkenean -hilak 26an-. Urteko azken lauhilekoaren programazioan emanaldi bakarra aurreikusita zegoen, arratsaldeko bostetan. Emanaldi horretarako sarrera ia guztiak saldu direnez eta oraindik ere ikusleen eskaria zegoela ikusita, sailak bigarren emanaldi bat hitzartu du taldearekin. Bigarren emanaldi hori bi ordu beranduago izango da, arratsaldeko zazpietan. Sarrerak sei euro balio dute.
Horiek bigarren pase horretarako jada salgai daude. Sarrerak erosteko hainbat bide ditugu, internet eta BBK entitatearen orotariko kutxazainen sarea. Hioriek erabiltzerik ez dutenek, Lobianora bertara goizeko 9etatik iluntzeko 9etara bitartean joatea eta bertan erosteko aukera izango dute.
Txirri, Mirri eta Txiribiton agur esatera datoz 2012ko abenduan eta 2013ko urtarrilean eskainiko dituzten azken ikuskizunetan. Berrogei urte pasa ondoren, beste belaunaldiei bide uzteko garaia heldu zaie.
Txirri, Mirri eta Txiribitonen lehen emanaldia Donostian izan zen 1972an, baina handik gutxira Ataunen Jose Migel Barandiaranari eskaini zitzaion omenaldi batean parte hartu zuten eta, han euskal bazter guztietako jendea zegoenez, berehala famatu ziren. Harrez geroztik Euskal Herri osoa korritu dute eta Euskal Telebistaren programa desberdinetan ere (Don, don, kikilikon, Barrebusa, Altza Porru, Trikitraka Trikitron...), herriz herri ibili izan dira, barrea eta alaitasuna zabaltzen.
Orain, berroegi urte pasa eta euskal pailazotzaren ildo nagusiak finkatu ondoren, beste belaunaldiei bide uzteko garaia heldu zaie Txirri, Mirri eta Txiribitoni, inorentzat ez baitira alferrik pasatzen urteak. Ez diote pailazo izateari utziko, izaera horrek betirako markatzen duelako. Jarraituko dute noiz edo noiz agerpenak egiten. Baina lehenengo lerrotik albo batera joango dira, beste batzuei eta bereziki bere ondorengo zuzenak diren Txirri, Mirri eta Txiribiton juniorrei txanda emanez.
2012ko abenduan eta 2013ko urtarrilan eskainiko dituzten azken ikuskizunekin, Txirri, Mirri eta Txiribitonek berrogei urteurreneko ospakuntzen errematea jarriko lukete beren esketxik onenak antzezten eta abestirik famatuenak publikoarekin batera kantatzen. Eta, amaiera aldera, lekukoa pasako liekete beren ondorengo juniorrei txanda aldaketa ikusgarri bihurtzeko.
Lotutako albisteak

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu