Zinemaldia jaialdiko filma garailea eta Ken Loachen azken lana Antzokian asteburu honetan

11.12.12
Ermua Antzokia

Abenduko programazioa aurrera jarraituko du asteburuan. Osteguneko zineklubean filma oso berezia proiektatuko dugu: Donostiako Zinemaldia jaialdian urrezko maskorra irabazi duen filma. Hain zuzen ere, Françoise Ozon zuzendari frantsesaren ‘En la casa’. Filma ona da, sofistikatua eta dotorea. Atsegina bezain kezkagarria. Etsita dagoen eta irakaskuntzan fedea galdu duen irakaslea, maisu izatearen grina berreskuratuko du ikasle oso bereziarekin topo egin eta gero. Filma harrapatzen zaituen horietakoa da, harrigarria eta gogotsua. Ostegun iluntzeko zortzi eta erdietan pasako da, jatorrizko bertsioan eta erdarazko azpitituluekin.

Zine komertzialaren txanda larunbatean izango da. Arratsalde horretan La parte de los Angeles titulukoa proiektatuko dugu. Zuzendaria Ken Loach da eta gidoilaria Paul Laverty. Beste behin, Loachen lanak oso ondo uztartzen ditu kritika soziala eta britainiarrek ezaugarri duten muturreko umorea. Emaitza filma dibertigarria da, gogorra baina aldi berean kutuna. Langabezian dagoen eta egokitzapen eta lege arazo hainbat dituen Robbie gazteak bere bizitzeko modua irauli nahi du bere semearen jaiotzaz geroztik. Ez du erraza izango eta whiskyak izugarrizko eragina izango du, berak uste baino askoz gehiago. Filmak epaimahaiaren saria jaso du Canneseko jaialdian eta ikusleena baita, Donostiako Zinemaldian filma europar onenari. La parte de los angeles larunbat arratsaldeko zazpi eta erdietan, igande gaueko hamarretan eta astelehen iluntzeko zortzi et erdietan proiektatuko dugu.

Asteburuko bigarren proposamenaSinister titulukoa da. Zinetan sarri ikus ditzakegu beldurrezko filmak ugari baitira, nolanahi ere, gutxi eta bakan batzuk izaten dira ikuslearen oroimenean grabaturik geratzen direnak. Horietakoa da Sinister, 2012 urteko filma onenen artean baitago. Pelikulak generoari eskatu dakiokeen guztia du, teknikoki oso ondo egina dago eta protagonistaren, Ethan Hawkeren, lana azpimarratzekoa da. Benetan beldurra eragiten duen filma hau, larunbat gaueko 10etan eta igande arratsaldeko zazpi eta erdietan proiektatuko dugu.

Azkenik, eta haurrentzako proposamenari dagokionez, aste honetan ‘Amigos para siempre’ titulukoa ikusteko aukera izanen dute etxeko txikiek. Animaziozko filma da, adiskidetasunaren, tolerantziaren eta aniztasunaren aldeko garrasia. Helme Heine idazle alemaniarrak haurrentzako idatzi zituen liburuetan oinarritua dagoena. Filmak abeltegi batean bizi diren animalien eta horiek kide bat salbatzeko egiten dutena kontatzen du istorioak. Igande arratsaldeko 5etan.

Argibide gehiagorako ikus Antzokiko mikrositea: www.ermua.es/ermuantzokia

Lotutako albisteak

Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu
Imagen
22.04.25
Antzokiak ‘The Alto Knights’ eta 'Los Aitas' filmak proiektatuko ditu aste honetan

Zineklubean ‘Misericorde’ eta haurrentzat 'Minecraft filme bat’ euskaraz emango dira
Imagen
15.04.25
"Lee Miller" eta "Una ballena", Ermua Antzokiko zine egitarauan

"Secretos de un crimen" eta "Kaixo Frida" filmek osatzen dute asteko programazioa