Hip-hop abestia eta libdup bat Beldur Barik herriko lehiaketaren irabazleak 2012an
Ermuko Beldur Barik jaialdi arrakastatsuan aurkeztu ziren aurtengo edizioan sarituak izan diren lanak. Ekitaldian indarkeria matxistaren kontrako eta tratu onen alde Ermuko neska-mutil gazteek egin eta lehiaketara aurkeztutako lanak aurkeztu ziren jendaurrean. Ekitaldia Lobianon gauzatu zen, azaroaren 22ko ostegun arratsean, Berdintasun Sailak antolatu eta aurkeztu zuelarik. Ekitaldian gauza ugari eta onak ikusteko parada izan genuen: bideoak, lipdubak, zuzeneko aktuazioak, eta abar. Horrez gain, 300euroko bi sari banatu zitzaien edizioko irabazleei, adina kategoriaren arabera.
Lehenengo kategorian (12 urtetik 17urtera) saria "Grítalo bien fuerte" hip-hop abestiarentzat izan zen, Jokin Gomez Estevez eta Yvette Alonso Rodriguez egin eta abestutakoa. Bestetik, bigarren kategorian (18 urtetik 26 urtera) saria "Díle Adiós" tituluko lipdub edo muntaiarentzat izanik. Egileak Sandra, Lidia, Amaia, Laura, Natalia, Olatz, Jone eta Maider direlarik. Zorionak saritatokei eta baita parte hartu eta proposamenak aurkeztu dituzten guztiei.
Informazio gehiagoko atalari egin diogun lasterbidez lan saridunak uzten dizkizuegu.
Lotutako albisteak
Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Azaroak 25: herritarren elkarretaratzea, adierazpen instituzionala eta mobillizazio feminista
Indarkeria matxistaren aurkako Nazioarteko Egunean elkarretaratzea egingo da eguerdian plazan