'Superando los Sueños' liburua aurkezteko ekitaldia

12.12.12
Udal Liburutegia

Ostiralean, Amaia Arrondo herriko idazle gaztearen “Superando sueños” liburuaren aurkezpen ekitaldia egingo da. Aurkezpena Lobianon izango da, arratsaldeko 18:00etan. Sarrera librea eta doakoa da gela bete arte. Liburutegiak jarduera hau antolatu du egileak eta bere irakurle, lagun eta zaletuek obraz hitz egin dezaten eta egilearen eskutik liburua argitaratu arteko prozedura ezagu dezaten.

Liburuaren protagonista, bere lagunak, klaseak eta bere familia “bitxi”aren artean lasai bizi den ameritar gazte bat da. Bere arazo guztiak dantzari esker gainditzen ditu eta dena ahaztea lortzen du bizitza aldatuko dion bere amak gordetako sekretu bat deskubritu arte. Eta honek bizirik irauten lagunduko dio dena galduta dagoela uste duenean.

Amaia Arrondo Arrondo idaztea betidanik gustoko izan duen gazte ermuarra da. Hamalau urterekin bere lehenengo liburua amaitu zuen eta hamazazpirekin “Superando los sueños” argitaratu du, bere lehenengo eleberria. Gaur egun idazten jarraitzen du, eta idaztea Batxilergoko ikasketekin partekatzen ditu.

Liburu hau, gainontzeko ermuko idazleena bezala, Liburutegiaren Bertako Bilduman daude eskuragarri eta maileguz eraman daitezke.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat