Sakonako obrari harrera egin dio Udalak, eta kalea egun gutxi barri irekiko du

13.12.12
Hirigintza

Sakona kaleari harrera egin dio gaur gure Udalak, apirilaren 21eko larunbat goizaldean behera etorritako mendi hegala eusteko proiektuaren lanak bukatutzat eman ondoren. Egun hartan pertsonek ez zuten kalterik jasan, nahiz eta bizilagunek etxetik kanpo irten behar izan zuten eta materialetan hainbat kalte gertatu. Zortzi hilabeteren bueltan Eusko Jaurlaritzako, Udalbatzako, obra egin duen enpresako, geologia estudioko, udal bulego teknikoko eta auzokideen eta automobilen jabeen ordezkariak bildu dira, obra amaitutzat eman eta kalearen harrera egiteko. Ekitaldian, besteak beste, Eusko Jaurlaritzan lur eta hirigintza zuzendari den Rafael Farias, Carlos Totorika alkatea, Felix Prol zinegotzia, Agustin Larrea Geologoa, Viconsa enpresako ingeniari Jose Angel Laguna eta, Jose Luis Coello eta Loli Bello herritarrak bildu dira. Lanetan milioi bat eta berrehun mila euro erabili dira eta horiek egiteko sei hilabete behar izan dira.

Carlos Totorikak esan duenez ‘une atsegina da lanak eginak eta mendi hegala egonkortua ikustea, pertsonen segurtasuna oso garrantzitsua baita”. Alkateak jendaurrean bere esker ona adierazi dio Eusko Jaurlaritzari kasu honetan “azkar eta modu eraginkorrean jardun da, elkarlana eta norberarengandik ipiniz, beste alde betera begiratu izan gabe”. Berbetaldian, bertako bizilagunak ere gogoan izan eta aitatu ditu “lanak eta horrek zarata eta hautsa bezala sortutako eragozpenak pazientzia handiz hartu eta horiekin jarraitzen dakitela erakutsi dutelako’. ‘Jarrera aparta izan dute, kalteak jasan dituzten automobilen jabeen kasuan bezala”. Viconsa enpresa ere gogoan izan du, lanak ‘profenionaltasunez bete eta egin beharrekoa teknikoki zaila izanik ere, eragozpenik ez dutelako sortarazi bat ere’.

Eusko Jaurlaritzaren lur eta hirigintza zuzendari den Rafael Farias ere pozik agertu da, Sakonan egindako lanarekin, proiektuari, exekuziari nahiz guztia egiteko behar izan den denborari dagokionez. Gastatutako dirua aipatu du, ‘ahalegina egin behar izan delarik azpimarratuz, ekonomikoki momentu zailean gertatu delako eta aurretik ikusi gabekoa zelako’.

Agustin Larreak ere hitza hartu du ekitaldian. Geologoak titularra proposatu dugu bertan bildu garen hedabideetako langileoi. Azaldu duenez, bertaratutako auzokideen eta teknikarien arteko komentarioa izan da, kalea kotxerik gabe hutsik, zabalago eta argitsuago zegoela. Hori horrela, Lareak gogoratu du ezbeharra gertatu zen eguna santuen izendegiari jarraiki Carterburyko San Anselmo zela eta gaur Santa Luzia genuela, jostun, itsu, oftalmologo eta argazkilarien patroia. Agustinek deia luzatu dio dagokionari, “segurtasuna gehitze aldera, hemendik aurrera mendi ezponda, horma eta horrelakoen azterketa gehiago egin dadin, lurraren kalitateari buruz egiten den bezalaxe’.

Sakona auzoko kalea eta bidea datozen egunetan –ostiral arratsalde, larunbat edo beranduenik, astelehenean- irekiko zaio trafikoari eta pertsonei, hainbat erremate amaitu eta gero. Mendian sartu diren burdinen mutur batzuk pintatu, kableak tiratu eta obrako etxolak eta gainerako materialak jaso eta erretiratzea besterik ez baita falta.

Zerikusia duten albisteak

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
03.04.25
San Antonioko igogailuaren obrak, hasierako lanetan

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak
Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da