Krisialdiaren eraginez herrian egoera larrian dauden familiei laguntzeko elkartasun proiektuak: elikagai bilketa

14.12.12
Gizartea

Herriko asistentzia erakunde, gizarte eragile eta udal Gizarte Zerbitzuetako kideek krisialdiak gehien jotako familiei laguntzeko eta lan horretan baliabideak optimizatzeko elkarlanean diseinatu duten programaren berri eman dute gaur goizean. Ekitaldian indarrean dituzten hainbat kanpainaren berri eman dute, urte guztian zehar mantentzen dituztenak nahiz Gabonei begira abiarazitakoak. Bildutakoen azken helburua herrian sortutako jarduera eta ekimen ezberdinak koordinatzea eta lana areagotzea da, baliabideak sakabanatu ez daitezen, laguntza modurik eraginkorrenean hel dadin. Bizi dugun egoera ekonomiko larriaren ondorioz. Une oro laguntza edo behar eta talde berriak agertzen dira, familia gero eta gehiago esaterako. Errealitatea bera egoskorra da eta datuak eskuan izanik, egoera isolatua eta egoeraren araberakoa ez dela esan dezakegu. ‘Banco de alimentos’ fundazioak 84 ermuarrei lagundu zien uztailean. Laguntza jasotakoetatik 15 norbanakoak eta 17 familiak ziren. Sei hilabete baino lehenago, laguntza behar izan dute 140 pertsonek; 22 norbanakok eta 32 familiek, hain zuzen ere. Datuek egoeraren larritasuna islatzen dute.

Testuinguru horretan bildutako elkarteetako ordezkariek dei egin diote Ermuko herriari gaizki pasatzen ar idiren gure herrikide eta bizilagunekiko elkartasuna mantendu eta, ahal bada, handitu dezagun. Elkartasun horri bide emateko, hainbat kanpaina ditugu martxan eta horien berri eman dute. Gurutze Gorriak esaterako, ‘Orain inoiz baino gehiago’ deritzanaren aurkezpena egin du, eta baita ‘Jostailu bana umeko’. Caritasen izenean herriko abadeak, urteko jarduera guztiak aurrera ateratzeko xedez garai honetan etxeetara bidaltzen duten laguntza eta ekarpen ekonomikoaren kanpainaz hitz egin du. Eta banco de alimentos fundazioaren lana sendotu eta elikagai kopuru handiagoa izan dezaten ekimena ere, azalduz. Horren harira, Ermuan datorren asteko ostegunean –abenduaren 20an- elikagaiak bilduko direla iragarri dute. Egun bakarra izango da, momentuz, eta herritarrok gure produktuak entregatu ahal izango ditugu Komentukua kaleko Abiapuntu bulegoan eta Gipuzkoa Etorbideko Miguel de Unamuno Gizarte Zentroan. Produktuak arratsaldeko 4etatik 7etara bitartean entregatu ahal izango ditugu. Ordezkariek azkar galtzen ez den elikagaiak eramateko deia egin dute, esaterako olioa, esnea, lekaleak, pasta, arroza, gailetak eta abar…

Ekitaldian Eibar-Ermua Gurutze Gorriko Pedro Perez zuzendaria; Caritasen izenean herriko abade Alex Alonso; EMOEko Belen Peñalver eta Gizarte Zerbitzuetako zuzendari Merche Gonzalez egon dira. Horiekin batera, alorreko zinegotzi Fernando Lecumberri eta La Caixa entitatearen Obra Sozialeko arduradun Mariano Gomez. Kutxa kataluniarrak Gurutze Gorriaren ‘Orain inoiz baino gehiago’ kanpainaren bidez familia, norbanako, jaioberri edo haurrei banatzen zaizkien lote edo materialak ordaintzen laguntzen du, gure udalarekin batera.

Aurkezpen ekitaldian azaldutako kanpainak laburbiltzen dituen agiria uzten dizuegu jarraian, pdf formatuan.

Lotutako albisteak

Imagen
23.05.25
Lobianoko Erabilera erregelamenduari buruzko kontsulta publikoa zabalik da

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte
Imagen
23.05.25
Udako igeriketako ikastaro trinkoak haurrentzat

Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko
Imagen
22.05.25
Zailtasun dituztenen etxebizitzak birgaitu edo egokitzeko eta etxeko ekipamendua erosteko laguntzak hasita

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera