‘Partekatu eta ugaritu’ Caritasen 2012ko Gabon kanpaina
Ermua eta Mallabiko parrokietako Caritasek Gabonetako diru-bilketa kanpaina berriari hasiera eman dio. Caritasek elkartasuna eskatu du Gabonetan, egoera larrian daudenei laguntzen jarraitzeko. Elkarteak herri bietako etxebizitzetara eskutitz bana bidali digu orain egun batzu. Eskutitzean esaten duenez gure etxeetara jo du egiten duen lanaren berri emateko eta gure diru-laguntza eskatzeko. Idatzian Caritasek dio “gure atea jotzen duela, gure inguruan egoera larrian daudenen artean banatuko duen diru-laguntza eskatzeko”. Aurrerago dioenez, “jakin badakite dirua eskatzeko ez dela unerik egokiena eta ezinezkoa bazaizu ulertuko dugu”.
Idatzi horretan urtean zehar egindako lana eta eskainitako laguntzaren berri ematen da. Halaber, herritarroi diru-laguntza eskatzen zaigu pertsona behartsuei laguntzeko xedez, aurrerakoetan bezala. Eskutitzak bigarren gutun-azal bat dakar, bertan pertsonek gure borondatezko emariak sar ditzagun. Barnean ere, lurraldean ‘Partekatu eta ugaritu’ titulua duen kanpainaren hiru orrikoa ere sartu dute. Emariak transferentzia bidez egin daitezke bertan adierazitako kontu zenbakira, edota gutun-azalean diru-kopuru bat sartu eta hori mezan edo parrokiako bulegoetan entregatuz.
Elkarteak adierazi duenez jaso dituen laguntzei esker hainbat proiektu abiarazi ahal izan ditu. Horien artean ondoko hauek daude: oinarrizko gizarte ekintza atalean 137 pertsona edo familiei laguntza eman zaie azarora bitartean. Orain bi urte, aldiz, atal honetan 104ri lagundu zitzaien. Beraz, krisialdia dela eta laguntza behar dutenen kopurua hasi egin da. Horrez gaiz, gizarteratze heziketaren barne sukaldaritza eta jostun ikastaroak ere egin ditu aurten eta Ekorropa dendak aurrera segitzen du, non bertako lanpostuak mantendu diren.
Caritasek iazko Gabonetako kanpainan Ermuan eta Mallabian 9.428,88 euro bildu zituen. Urtealdi ekonomiko horretako gastuak 59.350,27 euro izan dira eta diru-sarrerak berriz 70.537,41 eurotakoak. 2011ko aurrekontu horren berri zehatza ere ematen dute, zenbakiak ondokoak direlarik:
Gastuak | Zenbatekoa | Diru-sarrerak | Zenbatekoa |
---|---|---|---|
Diru-laguntzak familiei | 55.920,32 | Gabonetako diru-bilketa | 6.128,20 |
Pisuaren mantenua | 1.372,97 | Bestelako diru-bilketak | 9.428,88 |
Sukaldaritza eta jostun ikastaroak | 858,50 | Emariak | 4.309,53 |
Fotokopiak | 863,04 | Elizbarrutiko fondoak | 53.410,00 |
Telefono gastuak | 335,44 | Diru-laguntzak (Mallabiko udala) | 1.200,00 |
Guztira | 59.350,27 | 70.537,41 |
Lotutako albisteak

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte

Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera