Hirurehun erosketa-orgatxoren zozketak amaiera emango dio hondakin gehiegirik ez egiteko kanpainari

17.12.12
Ingurumena

Hondakin gehiegirik ez egiteko eta horien kopurua gutxitzeko ‘Hondakinik ez sortzea, gauzarik onena. Erabili orgatxoa zure erosketak egiteko” lelopeko kanpaina aste honetan amaitutzat emango da. Asteazkenenean zozketatuko dira kanpainaren barne herriko denda eta merkataritza zerbitzuak erabili dituztenen artean hirurehun (300) orgatxoak. Kanpaina herriko merkatariekin bat gauzatuko da, Bizkaiko Foru Aldundiaren finantzazioaz.

Herritarren sentiberatasuna eta erantzunkidetasuna helburu izan dituen kanpaina horri hasiera eman zaio, azaroaren 17tik 25era bitartean ospatzen den Hondakin Prebentzioaren Europako Astean.

Abenduaren 19ko asteazkenean egingo da zozketa, Osokoaren Bilkura aretoan

Kanpainarekin bat egin dute eta horretara bildu dira herriko laurogeita hiru denda edo establezimendu. Horietako bakoitzak erosketa-orgatxo bat izango dute erakusleihoan edo barnean eta baita kanpainaren euskarri den kartela ere. Kartelarekin hiru ideia nagusi zabaldun ahi izan ditugu: “herrian erosi, plastikozko poltsarik erabili gabe eta oinez, lasai asko”. Hori horrela izan ohi da, erosketak egiteko orgatxoa erabiltzen dugunean.

Udalak 300 orgatxoak erosleen artean eta jendaurrean zozketatuko ditu, abenduaren 19ko eguerdiko hamabietan, Osokoaren Bilkura aretoan egingo duen ekitaldian.

Kanpainarekin bat egin duten establezimenduek ondorengoak dira:

Arinka, Ramos; Autoescuela Probaleku, Congelados Danaona, Ferretería Anboto, Iluminación Beta, Enter Informática, Sare Informática, DG Horacio Decoración, Sukei, Ikatz Ermua, Toldos y persianas Orbe, Electrodomésticos Eguren, 7 Colores, Elenco 2, Casablanca, Estética Elur, Centro de fisioterapia y osteopatía Aitziber, Panadería Bolintxo, Egoprint, Arinka, Librería Maribel, Nane, Librería Xiripot, Panadería San Antonio, Etxedreams, Sehiga, Fontanería Valle, El Gusto es Mio, Cocoliso, Zapatxiki, Pescadería Ania, Dulce Bebe "Peque''s", Yonari, Ganda-Koy S.L., Idoia Goikoetxea, Sferico Deportes, Esteban Vieco modas y hogar, Arrieta Expert S.L. Cordevi, Charcutería Maite, Harategia Lazkano, Carnicería Asier, Izotz Congelados, Modas Cande, Eguzki Lore, Relec Electrodomésticos, Ikema Ropa Infantil, Arocai Bar, Arginzoniz Prensa, Panadería Arriaundi, Pescadería Pro, Pescadería Domínguez, Gauzak, Panadería Anaitasuna (San Antonio), Calzados Eva, Juana Mari, Frutería Fran y Eva, Confecciones Angela, Vintage, Bolsos Sagardui, Truccos peluquería, Calzados Pablo y Cocinas Virginia Pascual, Carnicería Miguel, Artarrai, Fontanería Manu, Arrate, Óptica Casado, Carnicería + x -, Beep Informática, Frutería Vega Carrasco, Peluquería Ainner, Guipur, Frutería Mari, Lapera Frutas y Hortalizas, S.L., Bricolage Pelcor, Aves y huevos Gerrikabeitia, Estanco Teresa Menéndez, Frutería Conchi, Electricidad Ziarsolo, Reparaciones Calzado Santi, Carnicería Castro.

Lotutako albisteak

Imagen
08.07.25
Euskadin tigre-eltxoa zaintzeko eta detektatzeko programa aktibatu da

Ermuan intsektuaren arrautza oso gutxi aurkitu dira, baina lagundu egin behar dugu eta ez dugu ura pilatzen utzi behar
Imagen
09.06.25
Ermuko Klima eta Energia Plana osatzeko bilera irekia

Informazio eta parte-hartze saioa astearte honetan, ekainak 10, izango da 18:30ean Lobiano Kultur Gunean
Imagen
29.05.25