Yuzzers gazteak eta aditu seniorrak Izarra Centre egoitzan elkartu dira

18.12.12
Ekonomi Sustapena

Izarra Centre Yuzz programak Ermuan duen egoitza da azarotik. Yuzz ideia berritzaile edo oinarri teknologikoa duten gazteentzako lehiaketa da, zeina Banesto Fundazioak sustatzen duen. Egoitza horretan gauzatzen diren jardueren artean, besteak beste, proiektuen tutoretza dago, hori SECOT (enpresaren alorrean aholkularitza eskaintzeko bolindres seniorrak biltzen dituen entitatea). fundazioaren adituek eskaintzen dutelarik.

Aurkezpenaren ondoren, Juan Pastor Bustamante adituak saioa egin zuen

Atzokoan SECOT elkartea aurkeztu zen gure herrian. Horretarako gurera etorri ziren Juan Jose Azpiroz eta Mari Carmen Gutierrez, elkarteko presidentea Bizkaian. Ekitaldi horretan ere, Juan Pastor Bustamante ezagutu eta bere saioa jarraitzeko aukera izan genuen. Repensadores S.M.aren sortzaile eta CEO denak “Berrikuntzari aplikatutako sormena”. Ekitaldian , besteak beste, enpresa sortzaile baten ezaugarriak aztertu ziren; berrikuntzarako lankidetza sareak; negozio ereduak azkartasunez prototipatzearen garrantzia, produktu eta zerbitzu berritzaileak, berritzea erabiltzaileak kontutan hartuz, eta abar… Eta guztia modu ezberdin eta dibertigarrian. Hizlariak arbela, kuboa eta ur botilaz baliatu zen. Zertarako ote horrenbeste traste?

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat