Kubatar trobaren kontzertua liburutegian

18.12.12
Udal Liburutegia

Gaur -abenduaren 18ko asteartean- “Etorkinaren Eguna” ospatzen da eta Liburutegitik aurten Kuba ezagutzera emateko antolatu den “Munduko Paisaiak” kanpainari amaiera emango zaio. Orlis Pineda kubatar kantautoreak amaiera musikala emango dio kanpainari. Kontzertua, formatu akustiko eta hurbilean, arratsaldeko 19:00etan hasiko da. Sarrera libre eta doakoa da tokia bete arte, eta Liburutegian bertan izango da.

Kubako Guantánamo probintzian, Baracoan jaioa, 1966ko urriaren 28an. 1997an Madrilera heldu zen, non Espainia eta mundu osoko adierazpen musikaletan bertakotu ondoren, bere abestiak hainbat eszenatokitan ezagutzera eman zituen, Kongresu Jauregian, Amerikako Etxea edo Gaileo Galilei eta Clamores Jazz aretoak, besteak beste, baita beste toki askotan ere… Salamanca, Cádiz, Paris, Berlín, Lisboa…

Luis Eduardo Aute, Antonio Vega, Carmen París, José Meneses, Eliades Ochoa eta Polo Montañez-ekin besteak beste, partekatu du eszenatokia. Bere abestiak maitasuna, malenkonia, filosofia, itxaropena jorratzen dute… flamenkoa, samba, pop-rocka, rapa eta reggaea Kubako musikarekin uztartuz.

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Imagen
15.01.26
Liburutegiak haurrentzako bi irakurketa klubetan izena emateko epea ireki du

Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"