EMOEk Gabonetarako hainbat jarduera antolatu ditu

19.12.12
Gizartea

Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak Gabonetarako hainbat jarduera antolatu ditu. Abenduaren 22ko larunbaterako programa antolatu du. Arratsaldeko sei eta erdietan Ustekabe fanfarreak kalejira egingo, erosketak eta aisialdia girotzeko.

Iluntzeko zortziak eta laurdenetan hileko erosketengatik sariak izan diren bezero eta erosleei opariak banatuko dizkiete herriko plazan. Eta ekitaldi horretan bertan, 500€ko balioa duten bost erosketa-txeke zozketatuko, herrian erosketak egin eta txartelak bete dituztenen artean.

Zozketaren eta opari banaketaren ondoren urdaiazpiko dastatzea eta Navajas upeltegiko ardoez lagundurik. Urdaiazpikoa beren beregi etorriko diren adituek ebakiko dute.

Jarduera hauek Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailaren laguntza eta babesa dute.

Zozketa solidarioa

Hirugarren sektorea ez dago bere momenturik onenean. Nolanahi ere, egoera okerragoan dauden familiak ez ditu ahantzi nahi eta Gabon otar erraldoia zozketatuko du. Otarrerako txartelen salmentatik biltzen den dirua familia ermuarrei emango die, herriko dendetan trukatzeko elikagai-baleen bitartez. EMOEk herrian Gabon hauetarako abian jarri diren hainbat elkartasun ekimenekin bat egin du. Otarra Orbe pertsiana eta toldoen dendan egongo da jarrita, urtarrilaren 6ra bitartean, Errege egunean zozketatuko baita, egun horretarako loteriaren zenbakiak oinarri harturik.

Lotutako albisteak

Imagen
23.05.25
Lobianoko Erabilera erregelamenduari buruzko kontsulta publikoa zabalik da

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte
Imagen
23.05.25
Udako igeriketako ikastaro trinkoak haurrentzat

Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko
Imagen
22.05.25
Zailtasun dituztenen etxebizitzak birgaitu edo egokitzeko eta etxeko ekipamendua erosteko laguntzak hasita

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera