Makineria Eskolak hiru ikastaro gauzatuko ditu herrian hurrengo hiruhilekoan
Tokiko Garapen eta Langileen Kudeaketako Alorraren Makineria Eskolak hiru ikastaro berri eskaini eta emango ditu herrian, 2013ko lehen hiruhilekoan. Ikastarootan 45 pertsonek parte hartu ahal izango dute –hamabosna taldeko-. Horrez gain, ikastaroak gauzatu eta irakasle gisa aritzeko 5 kontratazio egingo dira. Ikastaroak lanean nahiz langabezian dauden pertsonentzat pentsatuta daude eta interesdunek eskola graduatua eta gidatze baimena eduki behar dute. Izen-ematea hasita dago eta Lanbiden -Trebakuntza Alorrean- egin behar da. Izena emateko epea urtarrilaren 3an itxiko da.
Ikastaroen zerrenda, ezaugarriak eta xehetasunak ondorengoak dira:
- Pala kargatzailearekin lan egin eta jardutea: 266 orduko ikastaroa; 2013ko urtarrilaren 14an hasiko eta martxoaren 6an bukatuko. Ikastaroa bi tokitan garatuko da, atal teoriko Izarra, Trebakuntza Zentroan eta praktikak, Artamendi parajean.
- Hondeamakinarekin lan egin eta jardutea: 266 orduko ikastaroa; 2013ko urtarrilaren 7an hasiko eta otsailaren 27an bukatuko. Ikastaroa bi tokitan garatuko da, atal teoriko Izarra, Trebakuntza Zentroan eta praktikak, Artamendi parajean.
- Hondeatzeko makinak mantentzeko lanak: 268 orduko ikastaroa; 2013ko urtarrilaren 14an hasiko eta otsailaren 6an bukatuko. Ikastaroa bi tokitan garatuko da, atal teoriko Izarra, Trebakuntza Zentroan eta praktikak, Artamendi parajean.
Argibide gehiagorako eta izena emateko, interesdunek Lanbideren webgunean sartu behar dira –norbere gakoekin- eta nahi duen ikastaroan inskribatu.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena