Euskarak Olentzerori gutuna'' ekimenaren seigarren edizioa deitu du
Urtea amaitzeko egun gutxi falta direla, Gabonak ate joka ditugu. Eta aurten ere, seigarren urtez jarraian, Euskara Sailak herriko ikastetxe eta udal liburutegiarekin lankidetzan Olentzerori gutuna idazteko ekimena abian jarriko du. Ekimen horren helburua, tartetxo bat hartu eta dakiguna erabiliz, Olentzerori gutuntxo bat idaztean datza, horretarako Olentzero jarri da liburutegian eta bertara eraman eta han utzi behar dira idatzitako gutunak.
Ekimenean parte hartu ahal izango dugu nahi dugun guztiok, epea abenduaren 27ra artekoa izango da, biharamunean, batutako gutun guztiak, adinka sailkatu eta zozketa egingo da, horrela bada, adin multzo bakoitzeko mahai-jolas bat edo gustuko izango den beste opariren bat jasotzeko aukera izango da.
Informazio gehiagoko atalaz abliatuz lasterbidea uzten dizuegu lehiaketaren datu orokorrak irakurri, sarien zerrenda ezagutu eta proposatzen den eskutitz eredua ikusterik izan dezazuen.
Lotutako albisteak
‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko