Macho-Maris, inor baino gizonago diren Gizonei buruzko antzezlana
Benetako berdintasunaren aldeko ‘Zipriztintzen’ gizon taldeak antzerki emanaldia prestatu du biharko egunerako. Emanaldia Lobiano Kultur Gunean egingo da, iluntzeko zortzietatik aurrera. Markos Gimenao eta Juanmanolok ‘Macho-Maris’ tituluko antzezlana aurkeztuko dute. Bene-benetako eta inor baino gizonago diren gizonei buruzko ikuskizun barregarria. Sarrera soan da eta emanaldiak ordu bete irauten du. Gaztelera hutsez egingo da. Haurtzaindegi zerbitzua egongo da, behar duten ikusleentzat.
Ikuskizuna kode matxistetan oinarriturik hezitako eta emakumeekiko berdintasuna lortze aldera, horiekin amaitzeko eta gainditzeko borrokan diharduten gizon multzoari dedikatuko diote. Obra dibertigarria da eta dei egiten digu gizonoi, gogoetan eta autokritikan sakontzen jarrai dezagun.
Lotutako albisteak
Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Azaroak 25: herritarren elkarretaratzea, adierazpen instituzionala eta mobillizazio feminista
Indarkeria matxistaren aurkako Nazioarteko Egunean elkarretaratzea egingo da eguerdian plazan