Zama-lanak: zonalde berezitu propioak izatearen arrazoiak (1ngo zatia)

04.01.13
Hiritarren Segurtasuna

Bide publikoetako erabiltzaile kopurua handitzen doala ikusita, gure kaleek arrazoizko erabilera iraunkorra eskatzen dute. Horregatik, Udaltzaingoan herrian dauden zama-lanetarako guneen diagnostikoa egin da.

Helburu horrekin, merkatari zein ostalariak inkestatu dira, horiek baitira gune hauek gehien erabiltzen dituztenak. Honi esker, euren beharrak lehen eskutik ezagutzeko aukera izan dugu, eta, banaketa sektoreetako langileek euren lana ahalik eta erosoen eta azkarren egitera ahalbideratuz, komertzioek euren negozioa zabaldu eta ohiko jarduna normaltasunez egin dezaten lanean hasi gara.

Behin diagnostikoa egin eta sektore honetako ordezkari nagusiena den Ermuko Merkatarien eta Ostalarien Elkartearen iritzia jaso eta gero, Udalak zama-lanetarako kokapen egokienak zehazteko esku-hartze plana burutu du, eta gune hauetako erabilera komertzioen beharren araberako ordutegiarekin lotuko du.

Halaber, zama-lanetarako guneetako erregulazio berriarekin, espazio publikoaren erabilera hobea lortzeaz gain, hiri-trafikoaren garapenean ere positiboki eragin nahi dugu, bigarren ilaran aparkatzea saihestuz eta horrela Ermuko herritarren bizi kalitatea hobetzen lagunduz.

Berri hau argitaratzearekin batera, 2013ko lehen hiruhilekoan garatzeko asmoa dugun plan honetako aspektu garrantzitsuenei buruzko lau artikulu plazaratuko ditugu, herritarrek informazio zehatza izan dezaten.

Zama-lanetarako guneak, zertarako?

Ermuan, banatzaileek lan egiten duten orduetan ohikoa da zama-lanetarako guneetan turismoak aparkaturik ikustea. Horrek aparkatzeko orduan banatzaileei arazoak sortzen dizkie. Hori dela eta euren lana ezin dute modu erosoan eta azkarrean egin.

“Presako izapideak” egin behar dituztelako aitzakiaz, ibilgailu partikularrak gune honetan aparkaturik ikusten ohitu gara. Gertaera hori gure herrian ez ezik, gure inguruko herrietan ere, gaizki endemikoa bihurtzeraino helduz.

Egoera horrekiko izan den hala-nolako tolerantziak edo permisibitateak hala izatea lagundu du. Horren ondorioz, gure kaleetan, eta batez ere, erdigunean ikusten den zirkulazio-kaosa.

Zama-lanetarako guneak trafikorako elur-bola bat bezalakoa da. Banatzaileek gune hauetan aparkatzeko lekurik ez badute, bigarren ilaran, espaloietan edota kale kantoietan aparkatzera beharturik daude eta horrek, jakina, trafikoan metaketak sortzen ditu.

Gertaera hauek etengabeko trafiko arau-hausteak sortarazten dituzte, eta zirkulazio arina eta segura izatea oztopatzen dute.

Banaketarako kamioak eta furgonetek egunero funtsezko lana egiten dute herriko komertzioek euren ateak normaltasunez ireki eta ohiko jarduna buru dezaten. Hainbat auto-erabiltzailek horrela dela beti ez dute ulertzen, eta banatzaileak izaten dira kaltetuenak, haientzako erreserbaturik dauden zama-lanetako gunean oztopaturik baitaude.

Horregatik, zama-lanetarako guneen errespetuak hiri-trafikoari on egiten dio, bigarren ilaran aparkatzea murriztuz eta horren bitartez Ermuko herritar guztien bizitza-kalitatea hobetuz.

Gune hauen erabilera banatzaileentzako eta gure komertzioetako hornitzaileentzako erreserbatuta daude

Ibilgailuen Araudian zama-lanetarako guneen erabilera kamioentzako zein bi eserleku dituen ibilgailuentzako, hau da, ikuskapen teknikoko fitxaren arabera garraio-lanak egiteko baimenduak diren ibilgailuentzako gordeta daudela ezartzen da. Hortik kanpo turismoak daude -ez baldin badute, behintzat, bi eserlekuko ibilgailu mistoaren kalifikazioa- . Ibilgailu horiek zama-lanetarako guneetan aparkatzea ez ezik, gelditzea ere debekatuta dute. Kasu hauetan Udaltzainek isuna jar diezaiekete.

Azken finean, zama-lanetarako guneak garraiolari profesionalentzako dira, garraio-txartela dutenentzako. Gune horien helburua garraiolarien lana erraztea besterik ez da, aparkatzeko beste leku baten bila joan ez daitezen eta alferrik denbora gal ez dezaten.

Sarri, zama-lanetarako ekintza hori turismo batetik erosketako poltsak, altzariak edo beste hainbat gauza deskargatzearekin lotu nahi badugu ere, hori ez da egia, turismoek ez dutelako gaitasun hori aitorturik.

Hurrengo artikulu informatiboaren aurrerapena

Hurrengo artikuluan zama-lanetarako guneen errotazio beharraz arituko gara, zamalanak egiteko denbora 30 minutukoa zergatik den azalduko dugu eta zama-lanetarako ordutegitik kanpo ibilgailu partikularrek gune horiek erabil ditzaketela gogoratuko dugu.

Datorren ostiralean, urtarrilaren 11n, argitaratuko dugu hori guztia.

Lotutako albisteak

Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
29.04.25
‘Arriskua gutxien espero duzun lekuan dago. 100 aldiz begiratu’

Bide arrisku eta ezbeharrei buruzko sentsibilizazio programak datorren astelehenean Ermura etorriko
Imagen
Semáforo Kaltxango-Avenida Bizkaia semaforoa
14.04.25
Kaltxangoko semaforoak konpontzeko lanak

Euriteek mozketak eragin dituzte kableetan, eta horrek kalteak sortu ditu seinaleetan